Bigarrenez nagusitu da Modolo
Sacha Modolok (Lampre-Merida) erdietsi du Italiako Giroaren 17. etapa (134 kilometro, Tirano eta Lugano artean). Esprintean Giacomo Nizzolo (Trek) eta Lika Mezgec gainditu ditu italiarrak.
Ihesaldia eratzeko hainbat saiakera egon dira eta hainbat txirrindularik erasora jo dute, baina azkenean esprintean bukatu da etapa, eta beharbada aurtengo azkenengoa izan da.
Modolo zen azkenengo metroetan irabazteko faborito nagusia, eta ez du kale egin. Italiarrak bere bigarren garaipena lortu du.
Sailkapen nagusian, aldaketarik ez. Contadorrek lidergoari eutsi dio eta Mikel Landa bigarren postuan dago, 4:02ra. Ostergunean hamazortzigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 172 kilometro izango ditu, Melide eta Verbajia artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon