Mikel Landa, geldiezina
Mikel Landak bigarren garaipena jarraian lortu du Italiako Giroan, hamaseigarren etapan nagusituta. Alberto Contadorrek, bestalde, Fabio Arurekin duen errenta handitu du.
Jardunaldiak 174 kilometro izan ditu Pinzolo eta Aprica artean eta Landak 5h02:53ki denbora egin du. Haren atzetik, 38 segundora, Kruijswijk eta Contador helmugaratu dira.
Helmugarako 65 kilometroren faltan gurpila zulatu zaio Contadorri eta tropela bitan banatu da. Contadorrek Igor Antonen laguntzaz baliatu da Aruren taldera hurbiltzeko eta amaierarako 39 kilometro falta zirenean Mikel Landa eta Fabio Aru harrapatu ditu Pintokoak.
Aruk ezin izan dio aurkarien erritmoari eutsi eta lasterketaren buruan Contador, Landa eta Steven Kruijswijk (Loto) geratu dira.
Azkenengo jaitsiera Aruri zulatu zaio gurpila. Landak 4 kilometroren faltan jo du erasora eta bakarrik helmugaratu da. Sailkapen nagusian bigarren kokatu da murgiarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon