Contadorrek kolpea eman dio sailkapenari; etapa, Kiryienkarentzat
Alberto Contadorrek Italiako Giroko jertse arrosa berreskuratu du, Vasil Kiryienka bielorrusiarrak 59,4 kilometroko erojupekoa irabazi ostean. 14. Etapak Treviso eta Valdobbiadene lotu ditu.
Kiryienkak ordubete 17 minutu eta 52 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Bigarren Luis Leon Sanchez (Astana) izan da, 12 segundora, eta Alberto Contadorrek (Tinkoff Saxo) hirugarren denborarik onena egin du, irabazleak baino 14 segundo gehiago erabilita.
Sailkapen nagusian madrildarra da berriro lehen postuan, bigarren Fabio Aru dago 2 minutu eta 28 segundora, eta hirugarren Andrey Amador, hiru minutu eta 36 segundora. Mikel Landa zazpigarren da orain, 4 minutu eta 55 segundora.
Igandean 15. etapa lehiatuko dute, mendiko lehena, Marostican hasi eta Madonna di Campiglio izeneko mendatean bukatuta. 165 kilometro egingo dituzte guztira.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon