Enara Gaminde
Gaminde: “Ez da nire partidarik onena izan, ez naiz gustura ibili”
Enara Gamindek "Plazandreak" txapelketako 4 t’erdiko finala jokatuko du Aizane Ibarrola 18-17 mendean hartu ondoren. Laukizko pilotaria ez da egindako partidarekin gustura geratu, “partidutik atera” baita. Hala ere, bertatik ikasiko duela adierazi du, baita garaipenarekin pozik dagoela ere.
Aldai-Arrillaga bikoteak eta Gamindek lortu dituzte Plazandreak saioaren finalerako lehen txartelak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22-18 hartu dituzten mendean, partida oso gogor, luze eta borrokatuan. Era berean, lau t'erdikoan, Enara Gaminde 18-17 nagusitu zaio Aizane Ibarrolari.
Arrizabalaga-Bergara bikotea eta Gaminde nagusitu dira lehen jardunaldian
Enara Gaminde: “Gustura ibili naiz, ondo egin dut nire jokoa”
Enara Gamindek aise irabazi dio Madalen Etxegarairi 4 t’erdian. Laukiztarrak adierazi duenez “4 t'erdiko marra ahalik eta gehien topatzea, kantxa erdia hartzea eta hortik min egitea” da bere indargunea eta horrela jarraituko du estrategiak funtzionatzen dion bitartean.
2026ko “Plazandreak” saioaren sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 6an hasi eta abuztuaren 10ean amaituko da. Binakako txapelketa bat eta lau t'erdiko beste bat izango ditu, eta Bilbon jokatuko da, Esperantza pilotalekuan.
Ruiz de Infante-Erasun vs Sagardui-Gaminde, Labrit berrituak hartuko duen lehen finala
Alize Sagardui eta Enara Gaminde, binakako txapelketaren egungo txapeldunak, faboritoak dira igandeko neurketari begira. Lehiaketako norgehiagoka guztiak irabazita iritsi dira finalera goizuetarra eta laukiztarra, tartean, finalerdia. Finala, zuzenean, jarraitu ahal izango da igande honetan, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.
Sagardui eta Gaminde: "Azken partean sufritu egin dugu eta apur bat larritu gara"
Alize Sagardui eta Enara Gaminde Emakume Master Cupeko Binakako txapeldunak dira, finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 22-17 garaituta.
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Alize Sagardui eta Enara Gaminde nagusitu dira 2026ko Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara mendean hartuta (22-17).
Gaminderen hirugarren txapela da, hirurak aurrelari ezberdinekin irabazi ditu; 14 urteko Sagarduirentzat, aldiz, lehenengoa da.
Sagardui eta Gaminde, Binakako txapeldun
22-17 menderatu dituzte Arrizabalaga eta Bergara, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalean, ezustekoa emanda.
Arrizabalaga-Bergara eta Sagardui-Gaminde izango dira finalistak Binakako Txapelketan
Igandean jokatu dituzte Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketaren finalerdietako bi partidak Agurainen. Lehen partidan, Arrizabalagak eta Bergarak 22-14 garaitu dituzte Ruiz de Infante eta Mendizabal; bigarrenean, Sagarduik eta Gamindek 12-22 menderatu dituzte Aldai eta Arrillaga.
Enara Gaminderi omenaldia, 2025eko arrakastengatik
Urte paregabea izan da 2025.a Enara Gaminde pilotariarentzat; hori dela eta, omenaldi beroa jaso du bere herrian, Laukizen.
Enara Gaminde, historia egin ondoren: "Oraindik sinestu ezinik nago"
Goizean zeukan azterketa egin ostean iritsi da EITBren hitzordura Laukizko txapeldun handia. Urte berean lau t'erdikoa eta binakakoa irabazi dituen lehen pilotaria da. Ez dira izan 2025 biribil honetan eskuratu dituen txapel bakarrak.
Enara Gaminde, Lau t'erdiko txapeldun erakustaldia emanda (10-22)
Akatsik gabeko finala jokatu du Laukizko pilotariak, eta nagusitasun osoz gailendu zaio Amaia Aldairi. Gaurko garaipenarekin mugarria jarri du Gamindek, denboraldi berean Binakakoa eta Lau t'erdikoa irabazi dituen emakumezko lehen pilotaria baita.
Gaminde, Arrizabalaga eta Lizeagak urrezko domina irabazi dute Nazioen Ligan
Euskal Selekzioak hiru urre batu ditu Nazioen Ligako azken jardunaldian. Enara Gaminde nagusitu da banakako finalean, eta gero gauza bera egin du Olatz Arrizabalagarekin batera jokatu duen binakako finalean. Eñaut Lizeagak urrea lortu du banakako finalean.
Enara Gaminde: ''Oso pozik nago Euskal Herria hor goian ipintzeagatik; harrotasuna sentiarazten dizu''
Bi txapela irabazi ditu Enara Gamindek Nazioen Ligan. Buruz buru nagusitu eta hamar minutura berriro kantxaratu zen Olatz Arrizabalagarekin batera, binakako txapela eskuratuz. Tamalez, eskuzko emakumezkoen finalak ez ziren ofizialak izan.