Sagardui eta Gaminde, Binakako txapeldun
22-17 menderatu dituzte Arrizabalaga eta Bergara, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalean, ezustekoa emanda.
Alize Sagardui eta Enara Gaminde dira 2026ko Emakume Master Cupeko Binakako txapeldunak. Goizuetako aurrelaria eta Laukizko atzelaria nagusi izan dira Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergararen aurka Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako final handian, 22-17 gailenduta.
Final orekatua eta estua aurreikusita zegoen, eta hori izan da, hain zuzen, Astelena pilotalekuan bildutako ikusleek ikusi eta gozatu dutena. Ez da gutxiagorako izan, aurrez aurre izan baitira egungo aurrelaririk onena, Arrizabalaga, eta atzelaririk onena, Gaminde.
Belaunaldien arteko norgehiagoka izan da, bestalde. Batetik, Arrizabalaga eta Bergararen esperientzia eta erregulartasuna zeuden; bestetik, 14 urte besterik ez dituen Sagarduiren freskotasuna eta Gaminderen sendotasuna.
Ez dio hasiera ona eman Gamindek finalari, bi huts jarraian egin baititu. Gorrien aginte-makila Laukizko atzelariak hartu du, bikotearen sama bere gain hartuta. 3-3 berdindu eta gero, gorriak aurretik jarri dira jarri dira markagailuan, 5-0eko partziala lortuta (8-3). Bikote urdinak, baina, hortzak estutu, eta aldea murriztu du; izan ere, bazekiten sake-errematean min handia egin zezaketela, eta bikain aritu da Olatz Arrizabalaga (8-7).
Hortik aurrera, markagailuan alde txikiak izan dira gorrien eta urdinen artean, 3 tantokoa gehienez ere (11-8), baina Enara Gaminde garbi nagusitu da atzoko koadroetan, eta bikote gorriak 6 tanto jarraian egin ditu (14-8).
Urdinei aldapan gora jarri zaie finala Sagardui eta Gaminde 18-9 aurreratu direnean. Laukizko atzelariaren nagusitasuna erabatekoa izan da, eta Sagardui ere bikain aritu da. Olatz saiatu da gorriak markagailuan harrapatzen, baina ez du bere eguna izan. Gorriek 10 tantoko aldea lortu dute, 20-10ekoa eginda.
Bikote urdinaren erreakzioa etorri da orduan, sakea berreskuratu eta saketik Olatz Arrizabalagak 2 tanto eginda (20-13). Urdinek ez dute amore eman nahi izan, eta markagailuan 4 tantora hurbildu dira, Gernikako aurrelariaren ausardiari esker (21-17).
Azkenean, txapelak ez die ihes egin Sagardui eta Gaminderi, eta 22-17 gailendu dira. Laukizko atzelariak bere ibilbideko hirugarren txapela jantzi du, eta Goizuetako aurrelari gazteak, berriz, lehena.
Zure interesekoa izan daiteke
Goiuri Zabaleta: “Dena ederki atera da, honelako egunak oso bereziak dira guretzat”
Leitzarrak Kale Pilota txapelketa irabazi du, Zarautzen, astelehen gauean. Garaipena eskuratuta, Zabaletak nabarmendu du maila handiko jokoa ikusi dela kantxan, eta giro oso polita sortu dela zaleen artean.
Goiuri Zabaletak irabazi du Kale Pilota txapelketa, Zarautzen
Pilotari leitzarrak Olatz Arrizabalaga menderatu du finalerdietan, bi jokotan, 10-2 eta 10-1, eta final handian Laia Salsamendiri gailendu zaio, hiru jokotan, 10-5, 9-10 eta 5-3. Nora Mendizabal sailkatu da hirugarren postuan.
Emakume Master Cupeko Udako Txapelketa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5ean hasi zen eta irailaren 27an amaituko da EITBk zuzenean emango duen final handiarekin .
Zabaletak eta Erasunek bigarrenez irabazi dute San Fermin Torneoa
Labriten jokatutako Emakume Master Cup zirkuituko San Fermin Torneoko Binakako txapelketan, Goiuri Zabaletak eta Itxaso Erasunek 22-8 menderatu dituzte Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertiz. Urdinak 1-2 aurreratu diren arren, hortik aurrera gorriak izan dira jaun eta jabe, eta nagusitasun osoz gailendu dira.
Emakume Master Cupeko 2026ko San Fermin Torneoa asteburuan hasiko da
Zortzi bikote arituko dira txapela janzteko borrokan, bi multzotan bereizita: A multzoan, Zabaleta-Erasun, Aldai-Bergara, Arrizabalaga-Bertiz eta Ruiz de Infante-Zabala; eta B multzoan, Etxegarai-Gaminde, Salsamendi-Mendizabal, Sagardui-Arrillaga eta Ibarrola-Capellan. Finala uztailaren 11n jokatuko dute, Labriten.
Sagardui eta Gaminde, Nafarroako Irekiko txapeldunak
Alize Sagardui goizuetarrak eta Enara Gaminde laukiztarrak irabazi dute Nafarroako Irekia, Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra eta Itxaso Erasun zizurkildarra 22-20 menderatuta.
Ruiz de Infante-Erasun vs Sagardui-Gaminde, Labrit berrituak hartuko duen lehen finala
Alize Sagardui eta Enara Gaminde, binakako txapelketaren egungo txapeldunak, faboritoak dira igandeko neurketari begira. Lehiaketako norgehiagoka guztiak irabazita iritsi dira finalera goizuetarra eta laukiztarra, tartean, finalerdia. Finala, zuzenean, jarraitu ahal izango da igande honetan, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.
Sagardui-Gaminde eta Ruiz de Infante-Erasun, Nafarroako Emakume Master Cupeko finalera
Sagardui eta Gamindek Salsamendi eta Mendiburu 22 eta 13 irabazita lortu dute txartela, eta, Ruiz de Infante eta Erasun, Zabaleta eta Arrillagari 22 eta 19 irabazi ostean sailkatu dira. Finala igandean jokatuko dute.
Nafarroako Irekia martxoaren 28a eta maiatzaren 3a bitartean jokatuko da
Nafarroako Irekia larunbat honetan hasiko da, Zugarramurdin, eta final handia Iruñeko Labriten jokatuko da, maiatzaren 3an. Guztira, zortzi bikote arituko dira lehian, tartean zortzi pilotari nafar.
Etorkizun oparoa, Emakume Master Cup txapelketan
Alize Sagardui eta Enara Gaminde dira Emakume Master Cup Txapelketako Binakako txapeldunak, finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara menderatuta. Bikote txapeldunak finalean bizitakoa kontatu du elkarrizketa honetan.