Aldai-Arrillaga bikotea eta Gaminde, ‘Plazandreak' saioko txapeldunak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak 22-11 hartu dituzte mendean Laia Salsamendi eta Arrate Bergara, Plazandreak saioaren binakako finalean, Bilboko Esperantza pilotalekuan. Partida borrokatua izan da, baina Dimako aurrelaria eta Usurbilgo atzelaria nagusi izan dira, hasieratik markagailuan zuloa eginda.
Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak nahikoa izan dute zuzen eta serio jokatzearekin, finala irabazteko eta txapela buruan janzteko. Aldaik eta Arrillagak pilota baztertzen eta mozten asmatu dute. Gainera, neurketaren zati handienean Laia Salsamendi ederki saihestu dute. Nafarra jokoan sartzen saiatu da, baina oso aukera garbi gutxi izan ditu. Arrate Bergarak asko sufritu du atzealdean, baztertutako pilotekin, eta tuterarrak ez dio aukerarik apenas sortu bere aurrelariari.
Urdinek bigarren atsedenaldia eskatu dutenerako 9-3 galtzen ari ziren dagoeneko. Ondoren, erreakzio txikia izan dute 11-5ekoarekin. Tanto horretan Amaia Aldaik min hartu du, zabalean pilota bat eramateko bere burua lurrera bota du eta kolpea hartu du sorbalda inguruan. Zorionez, neurketa jokatzen jarraitu du, bistako arazo barik.
Norgehiagokaren bigarren zatian abantaila berriro areagotu dute gorriek. Gainera, tanto gogorrenak ere euren alde erori dira. Aipatzekoa da 21-11ko tantoan, Aldaik bigarren botean eraman duela pilota bat, baina epailea ez da ohartu, eta azkenean tantoa gorrientzako izan da. Baina horrek ez du partida erabaki, jadanik oso bideratuta zutelako Aldaik eta Arrillagak.
Lau T’erdiko finalean, Enara Gaminde laukiztarra goitik behera nagusitu zaio Itxaso Erasun zizurkildarrari (18-6). Atzelari bizkaitarrak pilota ezin hobeto mugitu du, eta sakez ere min handia egin dio aurkariari. Atzelari gipuzkoarra ezinean ibili da partida osoan zehar. Gaminderi lanak emateko itxaropenarekin kantxaratu da zizurkildarra, finalerdietan bizkaitarraren estutasunak ikusita, baina ez da halakorik gertatu.
Gamindek berehala hartu du aginte makila, nahiz eta 0-1 galtzen hasi. Azkar batean 8-1ekoa jarri du markagailuan, eta aldea gero eta handiagoa izan da neurketan. Opariren bat egin du laukiztarrak, baina ez finala arriskuan jartzeko beste. Horrela, falta zitzaion txapela eraman du bizkaitarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Enara Gamindek irabazi du ‘Plazandreak' saioko txapela, Itxaso Erasun finalean aise gaindituta (18-6)
Atzelari laukiztarrak pilota ezin hobeto mugitu du, eta sakez ere min handia egin dio aurkariari. Atzelari zizurkildarra ezinean ibili da partida osoan zehar.
Aldaik eta Arrillagak ‘Plazandreak' saioko txapela irabazi dute, Salsamendi eta Bergara mendean hartuta (22-11)
Finala borrokatua izan da, baina Dimako aurrelaria eta Usurbilgo atzelaria nagusi izan dira, hasieratik markagailuan zuloa eginda.
Laia Salsamendik Olatz Arrizabalagaren hutsunea beteko du ‘Plazandreak' saioren binakako finalean
Olatz Arrizabalaga Txilen egongo da Euskal Selekzioarekin, eta ezin izango du binakako finala jokatu. Beraz, Salsamendi-Bergara eta Aldai-Arrillaga bikoteak izango dira txapela lortzeko lehian. Lau t'erdian, ordea, ez dago aldaketarik, eta Enara Gamindek eta Itxaso Erasunek neurtuko dituzte elkarren indarrak. ETB2 ONek eta kirolakeitb.eus-ek finalak emango dituzte, zuzenean, datorren astelehenean.
Arrizabalaga-Bergara bikoteak eta Erasunek finalerako azken txartelak eskuratu dituzte
Salsamendik eta Capellanek mendean hartu dituzte Arrizabalaga eta Bergara (19-22) Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, baina bigarrenak sailkatu dira finalerako. Ondoren, Lau t’erdiko partidan, Erasunek Ibarrolari 14-18 irabazi dio, eta bere bigarren finala jarraian jokatuko du.
Itxaso Erasun: “Beldurtuta eta oso deseroso jokatu dut"
Itxaso Erasun pilotari zizurkildarrak 18-14 irabazi dio Aizane Ibarrola nafarrari Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, eta egungo txapeldunak bigarren finala erreskadan jokatuko du lau t'erdikoan.
Andrea Capellan: “Zapore gozoarekin baino gaziarekin goaz"
Santo Domingo de la Calzadako pilotaria ez da finalerako sailkatu: "Irabaztearekin soilik ez zen nahikoa". "Oso ondo hasi gara, hutsik egin gabe, ideiak oso argi genituela; baina Olatzek sakea hartu du eta atzean lotuta izan nau, sakeekin min handia egin dit", aitortu du atzelari errioxarrak.
Gaminde: “Ez da nire partidarik onena izan, ez naiz gustura ibili”
Enara Gamindek "Plazandreak" txapelketako 4 t’erdiko finala jokatuko du Aizane Ibarrola 18-17 mendean hartu ondoren. Laukizko pilotaria ez da egindako partidarekin gustura geratu, “partidutik atera” baita. Hala ere, bertatik ikasiko duela adierazi du, baita garaipenarekin pozik dagoela ere.
Aldai-Arrillaga bikoteak eta Gamindek lortu dituzte Plazandreak saioaren finalerako lehen txartelak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22-18 hartu dituzten mendean, partida oso gogor, luze eta borrokatuan. Era berean, lau t'erdikoan, Enara Gaminde 18-17 nagusitu zaio Aizane Ibarrolari.
Aldai: “Etxeko lanak egin ditugu, finalerako txartela lortu dugu eta pozik gaude”
Aldaik eta Arrillagak mendean hartu dituzte Zabaleta eta Mendizabal. Pilotakada askoko partida estu baten ostean gorriek 22-18 irabazi dute. Garaipen honek, gainera, finalerako txartela eman die Aldairi eta Arrillagari.