EHF European League
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du

Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.
Super Amara Bera Bera
Super Amara Bera Bera 2026ko Erregia Kopan. Irudia: Bera Bera Eskubaloia

Super Amara Bera Berak Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) eskatutako izapideak bete ditu, beharrezko dokumentazioa entregatu eta lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa zen 10.000 euroko fidantza ordainduta.

Donostiako klubak espero du EHFk aplikatuko duen irizpide berriaz baliatzea aurretiazko errondak osatzeko. Klubetik jakitera eman dutenez, Europako federazioak “kluben rankinga lehenetsiko du, taldeak dagozkien errondetan kokatzeko”, eta horrek gipuzkoar multzoari mesede egiten dio, Ligan lehenak izan baitira. Klubaren ustez, “aurreikus daiteke Rocasa baino kanporaketa aurreratuagoan sartzea” eta espero dute azaroko kanporaketan kokatzea. Horrek, “talde handiak saihestea” ekarriko luke.

Pasa den denboraldian, talde faserako sailkatzeko zorian egon ziren donostiarrak, baina penaltietan galdu zuten Dijon frantziarraren aurkako kanporaketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X