EHF EUROPEAN LEAGUE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoak estropezu egin du Madeiran (40-32)

Talde irundarrak denboraldiko lehen porrota izan du Madeiran. Partida lehen minutuetatik okertu zaio.

Irudek Bidasoak 40-32 galdu du Maritimo de Madeiraren aurka astearte honetan, Funchalen, EHF Europa Ligako bigarren jardunaldian. Irungo taldea hotz sartu da eta Portugalgoak distantzia hartzeko aprobetxatu du. Etxekoen erasoak, zazpi jokalarirekin eta atezainik gabe, arazoak sortu dizkio etengabe Irudeken defentsari eta Maritimok markagailua lehen minutuetatik menderatzea ahalbidetu du. Atsedenaldira zortzi puntu gehiagorekin iritsi dira etxekoak.

Bigarren zatian gauzak ez dira asko aldatu. Etxekoek aldea handitu dute: hamar gol egin dituzte. Xavier Gonzalezen eta Martin Duqueren eskutik etorri da erreakzioa, erasoko protagonismoa hartu eta irudektarrek hurbiltzea lortu baitute, baina etxekoek bere abantaila azken unera arte kudeatzen jakin dute. Delcio Pinaren papera nabarmentzekoa izan da errenta eroso gorde ahal izateko.

Emaitzak amaiera eman dio Bidasoak Asobal Ligan zein Europan izandako hasiera bikainari. Azken aldeak -8 duela utzi du talde gipuzkoarra. Bidasoaren hurrengo Europako konpromisoa Limoges taldeburuaren aurka izango da, urriaren 13an.

Publizitatea
X
Publizitatea
X