Bidasoa EHF Ligatik kanpo geratu da, Wolffen emanaldi bikainaren eta Montpellierren garaipenaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka. Montpellierrek, bere aldetik, Flensburg menderatu du etxean. Horrenbestez, Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Bidasoa.
Irudek Bidasoa Irun Kielen. Irudia: Irudek Bidasoa Irun
Bidasoa-Irunek 27-20 galdu du Wunderino Arenan, THW Kielen aurka. Talde gipuzkoarrak lehiari eutsi dio lehen zatian, baina azkenean, alemaniarren eraginkortasunak zein Andreas Wolff atezainaren jardunak baldintzatuta bukatu du.
Gainera, Montpellier taldeak Flensburg garaitu duenez, Bidasoa kanporatuta geratu da. Hala, Kiel final-laurdenetan izango da, lehen postuan sailkatuta; Flensburg geratu da bigarren eta frantziarrak, hirugarren.
Partidaren lehen ordu laurdenean, Kielek aldea ireki du markagailuan, eta Alex Mozas partida gelditzera behartu du horrek. Ondoren, Bidasoak defentsan hobera egin du, eta Skrzyniarzen lanari esker, aldea 11-8ra murriztu du.
Dena den, bigarren zatian talde alemaniarrak erritmoa bizitu duenez, bost tanto baino gehiagoko aldea jarri du markagailuan. Bidasoak partidari eutsi nahi izan dion arren, Wolff erabakigarria izan da atean. Mozasen taldeak lehian jarraitu du amaierara arte, baina ez da nahikoa izan.
Te puede interesar
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.
Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten
Irungo taldea Errege Kopako finalerako sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta, eta hurrengo denboraldian Europan jokatzeko txartela ziurtatu du gainera. Finala, igande honetan, 17:00etan, FC Bartzelonaren aurka.
Gorka Nieto: “Defentsan izugarria izan da partida, egon diren defentsa guztiek oso lan ona egin dute, eta batez ere Leo izugarria izan da"
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.
Bidasoa Irun Errege Kopako finalerdietara igaro da, Torrelavega kanporatuta (32-26)
Alex Mozasen taldeak Bada Huesca izango du aurkari larunbateko finalerdian, Horneo Alacant 31-32 mendean hartu ondoren.
Bidasoa Irunek Europako postu baten bila ekingo dio Errege Kopari
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Bathco BM Torrelavega izango du aurkari final-laurdenetan, denboraldi honetan gauzak oso zail jarri dizkion Jacobo Cuetarak entrenatutako taldea.
Bidasoak João Magalhães fitxatu du
Jokalari portugaldarra FC Portotik dator sei hilabeterako utzita. Akordioa denboraldi amaierara arte luzatu daiteke.