Bidasoak Kieli eutsi dio Artalekun, baina azken minutuetan energia falta izan zaio (32-37)
Bidasoak izarrez betetako Alemaniako taldea izan du aurrean, baina ez dira kikildu. Kiel indartsuak garaipena lortu du, baina Irudek Bidasoa-Irun gertu egon da neurketako fase askotan, 50. minutuan hiru golera izan da.
Piotr Bidasoako jokalari poloniarraren jaurtiketa, Kielen aurkako neurketan. Argazkia: Irudek Bidasoa-Irun / Haimar Marcos
Irudek Bidasoa-Irunek galdu egin du THW Kielen aurrean, Artalekun, nahiz eta partidako fase askotan zehar gertu egon den —gero hiru golera, 50. minutuan—, baina energia falta izan zaio Alemaniako talde boteretsuari garaipena eztabaidatzeko (32-37) Europako Ligako final-laurdenetako faseko bigarren norgehiagokan.
Bidasoak izarrez betetako talde bat izan dute aurrean, aurkariaren ia jokalari guztiak munduko eskubaloiko lehen potentzien selekzioetan ari baitira, baina Bidasoa ez da kikildu eta bikain sartu da partidan (3-0), eta Gonzalo Perez de Vargasi aurre egiteko modua aurkitu dute.
Hala ere, pozak ez du asko iraun; izan ere, Alemaniako taldeak, 20 bat jarraitzaileren babesarekin harmailetan, aurrea hartu du (4-3), eta ez du neurketa osoan ekimena galdu, nahiz eta Skrzyniarz bidasotarren atezainak lan aparta egin.
Logika nagusitu da Bidasoa-Irunen etxean, baina Alex Mozas entrenatzaileak ez du etsi, eta partida eten du alternatiba berriak bilatzeko. Piotr poloniarraren eskuetan aurkitu dute irtenbidea, eta atsedenaldira 3 goleko desabantailarekin joateko eman die.
Gauzak berdinduta jarraitu dute aldageletatik bueltan Dariel Garcia kubatarrak defentsan egindako lanarekin, baina Kielen aulkia Pekeler, Imre eta Johanssonekin etekina ematen hasi da, eta errenta pixka bat handitu du (24-28).
Bidasoak azken saiakera bat egin du neurketaren azken laurdenean Alemaniako taldea estutzeko. Mozasek ia jarraian bi hutsarte eskatu ditu, zazpi jokalari seiren aurka jarriz, atezainik gabe, Artaleku zutik zegoela, baina ez da nahikoa izan. Epaileen erabaki eztabaidagarri batzuk ere izan dira. Kielek garaipena erdietsi du, eta multzoan lidergoa sendotu du, bi puntuak eskuratuta.
- Fitxa teknikoa:
32 - Bidasoa-Irun: Leo Maciel, Skrzyniarz -atezainak- Xabi Gonzalez, Piotr (7), Esteban Salinas (4), Nevado (3), Dariel Garcia (4), Furundarena, Valles (2), Gorka Nieto (1 penaltiz), Wamba, Jevtic, Mujika (6), Cavero (5, 2 penaltiz), Raix, Arruti.
37 - THW Kiel: Wolf, Perez de Vargas -atezainak- Reinkind (3), Duvnjak (1), Landin, Overby, Laube (6), Johansson (6), Ankermann (1), Dahmke (4), Zerbe (1 penaltiz), Abdelhak (2), Bilyk (1), Pekeler (5), Imre (7, 3 penaltiz), Nacinovic.
Markagailuak bost minuturo: 3-1; 4-5; 7-9; 8-13; 12-16; 15-18- atsedenaldia- 18-21; 23-25; 24-27; 27-31; 30-33:32-37.
Epaileak: Altmar eta Horvath (Hungaria). Dariel Garcia, Furundarena, Nevado, Overby eta Imre egotzi dituzte.
Nabarmentzekoa: Europako Ligako final-laurdenetako faseko bigarren partida, 2.000 zalerekin harmailetan, ia lepo beteta egon den Artaleku kiroldegian.
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.
Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten
Irungo taldea Errege Kopako finalerako sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta, eta hurrengo denboraldian Europan jokatzeko txartela ziurtatu du gainera. Finala, igande honetan, 17:00etan, FC Bartzelonaren aurka.
Gorka Nieto: “Defentsan izugarria izan da partida, egon diren defentsa guztiek oso lan ona egin dute, eta batez ere Leo izugarria izan da"
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.
Bidasoa Irun Errege Kopako finalerdietara igaro da, Torrelavega kanporatuta (32-26)
Alex Mozasen taldeak Bada Huesca izango du aurkari larunbateko finalerdian, Horneo Alacant 31-32 mendean hartu ondoren.
Bidasoa Irunek Europako postu baten bila ekingo dio Errege Kopari
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Bathco BM Torrelavega izango du aurkari final-laurdenetan, denboraldi honetan gauzak oso zail jarri dizkion Jacobo Cuetarak entrenatutako taldea.