Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
IRUDEK Bidasoa-Irunek ezagutzen ditu dagoeneko 2026/27 denboraldiko EHF Europako Ligako multzoen fasean izango dituen aurkariak. Ostiral honetan Vienan egindako zozketan B multzoa egokitu zaio talde iruindarrari, Limoges Handball (Frantzia), FH Hafnarfjordur (Islandia) eta Maritimo de Madeira Andebol (Portugal) taldeekin batera.
Bidasoak beste behin Europako lehian izango du protagonismoa, eta multzoko lehen bi postuetako bat eskuratzea izango du helburu nagusia. Izan ere, sailkapen horrek play-offetarako txartela emango dio.
Multzoen fasea irailaren 29an hasiko da, eta sei jardunaldi izango ditu, abenduaren 2ra arte. Guztira, 32 talde banatu dituzte lau taldek osatutako zortzi multzotan.
Multzoen fasea amaitu ondoren, multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak play-offak jokatuko dituzte. Kanporaketa horietan multzoen fasean hirugarren eta laugarren amaitzen duten taldeak ere ariko dira.
Joaneko partidak 2027ko otsailaren 9an eta 16an jokatuko dira, eta itzulikoak otsailaren 23an eta martxoaren 2an.
Kanporaketa bakoitzeko irabazleek final-zortzirenetarako txartela eskuratuko dute. Bertan, EHF Champions Leagueko Main Round txapelketako bosgarren postuan amaitzen duten taldeekin bat egingo dute.
Final-zortzirenak martxoaren 23an (joanekoa) eta martxoaren 30ean (itzulikoa) jokatuko dira. Ondoren final-laurdenak jokatuko dira eta, azkenik, lau talde onenek titulua izango dute jokoan 2027ko maiatzaren 22an eta 23an jokatuko diren finaletan.
Zure interesekoa izan daiteke
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.
Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten
Irungo taldea Errege Kopako finalerako sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta, eta hurrengo denboraldian Europan jokatzeko txartela ziurtatu du gainera. Finala, igande honetan, 17:00etan, FC Bartzelonaren aurka.
Gorka Nieto: “Defentsan izugarria izan da partida, egon diren defentsa guztiek oso lan ona egin dute, eta batez ere Leo izugarria izan da"
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.