EHF EUROPA LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoak Limogesen aurka galdu eta Europan bizirik jarraitzea zail du (32-28)

Gipuzkoako taldeak jokoa hobetu du multzoko liderraren kantxan Madeiran jokatutako azken neurketarekin alderatuta. Frantziako ligako talde handienetako bati aurre egin dio, baina berriro galdu du.

Limoges-Irudek-Bidasoa-Irun-EHF-European-League
Frantzian jokatutako partidaren une bat. Irudia: EITB

Irudek Bidasoa-Irunek bikain jardun du Limogesen aurka, EHF Europa Ligan, bigarren porrota jaso duen arren (32-28). Ondorioz, geratzen zaizkion hiru partidak irabazi egin behar ditu hurrengo fasetik at ez geratzeko.

Gipuzkoako taldeak jokoa hobetu du multzoko liderraren kantxan, aurreko jardunaldian Madeiran jokatutako partidarekin alderatuta, eta aurre egin dio Frantziako ligako talde handienetako bati. Nevado eta Gorka Nieto oso eraginkorrak izan dira lehen zatian, eta Bidasoaren defentsak Limogesen goleatzaileei ondo eutsi die.

Bidasoaren kalterako, partida apur bat desorekatu da atsedenaldiaren aurretik, nahiz eta Esteban Salinas txiletarrak behin eta berriz hautsi duen Limogesen atzealdea, baina bisitariek zazpi metroetatik egindako bi jaurtiketatan huts egin dute.

David Faílde gaztea bikain kantxaratu da bigarren zatian, eta horri esker Bidasoak partida berdindu du (37. min) 0-4ko partzialarekin. Esteban Salinasek bereak eta bi egiten jarraitu du Bidasoaren unerik onenetan.

Norgehiagoka tarte erabakigarrian sartu da, etxekoek hiru goleko abantaila zutela eta Clarac eta Ogando buru zirela, eta Limogesek erabat galarazi du Bidasoak garaipena eskura izatea.

Publizitatea
X
Publizitatea
X