EHF Liga

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoa Irunek ondo ekin nahi dio EHF Europa Ligari, Islandiako Hafnarfjordur taldearen aurka

Bidasoako taldeak Artalekun abiatuko du EHF Ligako lehen jardunaldia, 20:45etik aurrera.

Bidasoa Irun EHF Europa Liga txapelketan lehiatuko da

Bidasoa Irun EHF Europa Liga txapelketan lehiatuko da

Bidasoa Irunek EHF Europa Ligako multzoen faseko lehen garaipena lortu nahi du asteazken honetan, Hafnarfjordur taldearen aurka. Islandiako taldeak bigarren amaitu zuen aurreko denboraldian, EHF Ligara sailkatzea lortuta. 

Bidasoaren taldea Frantziako Limogesek eta Portugalgo Marítimo de Madeirak osatu dute. Lau taldeetatik bi sailkatu dira, eta Bidasoa, Limogesekin batera, hurrengo fasera sartzeko faboritoak da. Horretarako, asteazkenean jokoan dauden puntuak lortu beharko dituzte.

Gorka Nieto jokalari etxebarritarrak adierazi du gogotsu daudela, eta "oso sentsazio onak" dituztela. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X