Bidasoak EHF Europako Ligan jarraitzeko aukerak izatea bilatuko du Kielen, asteartean
Euskal taldeak Alemanian Kielen aurka galtzen badu, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburgen aurka irabazten badu; Bidasoak garaipena lortuko balu edo Flensburgek Montpellier menderatuko balu, hilaren 10ean jokatuko den Bidasoa-Montepllier partidaren menpe geratuko litzateke sailkapena.
Bidasoa Irun taldea. Argazkia: Bidasoa Irun
Irudek Bidasoa Irun taldeak Kielen aurka jokatuko du, astearte honetan, 18:45etik aurrera, 2025-2026 denboraldiko EHF Europa Ligako Main Round faseko azken-aurreko jardunaldian. Partida honetan, euskal taldeak galduz gero, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburg garaitzen badu, multzo horretako beste partidan; Bidasoak edo Flensburgek irabazten badute, berriz, Artalekun, hurrengo asteartean, hilaren 10an, jokatuko den Bidasoa-Montpellier neurketaren menpe izango da guztia.
Kiel da txapelketa irabazteko faborito nagusia, eta aurreko jardunaldian, Irunen, irabazi zuen, bost goleko abantailarekin. Beraz, maila handiko aurkaria da. Gainera, Bidasoak jokalari garrantzitsuak ditu bajan, eta, testuinguru honetan, Alex Raix, Unai Barreto, Eneko Furundarena edo Jakubek ohikoa den baino protagonismo gehiago izan ahalko lukete.
EITBk zuzenean emanen du partida, kirolakeitb.eus eta ETB4ren bitartez; esan bezala, partida 18:45ean hasiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Alex Raix, Bidasoa Irungo jokalariak, belauneko lesio larri bat sufritu du
Frantziarrak belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du eta hilabete asko beharko ditu errekuperatzeko. Denboraldi honetarako taldearen berritasunetako bat zen, Piotr Mielzcarski poloniarrak alde egin ondoren.
Jon Ander Iribar Bidasoa Irunera itzuli da
Jokalaria BM Zaragozan zegoen utzita eta Alex Mozasen taldeak berreskuratze-klausula aktibatu du, Aragoiko klubarekin zuen akordioan aurreikusita zegoena.
Portok ez dio aukerarik eman Bidasoa Iruni kontsolazio finalean (32-25)
Portugalgo taldeak atsedenaldia heldu baino lehen bideratu du garaipena, eta bigarren zatiaren hasieran erabakita utzi du partida.
Bidasoa Irunek ezin izan du garaipena eskuratu Sporting Portugalen aurka (29-31)
Alex Mozasen taldeak lehen zati bikaina egin du, baina brontzea lortzeko borrokatu beharko du Iberiar Superkopan, finalerdietan galdu ostean bigarren zatian hobea izan den Lisboako taldearen aurka.
Niko Mindegia, Bidasoan ere borrokarako prest
Niko Mindegiak, Bidasoako 38 urteko jokalariak, ibilbide luze eta oparoa du eskubaloian. Badaki irungo taldean jokatzea ez dela edonolakoa, Europa mailan ere ezaguna da taldea. Gauzak horrela, gazteen artean bada ere borrokarako prest jarraitzen du nafarrak.
Irudek Bidasoa Irunek Artalekun emango dio hasiera Europako ibilbideari, FH Hafnarfjordur taldearen aurka irailaren 30ean
Era berean, lehiaketa honetan bidasotarrek Madeirako (Portugal) Maritimo eta Frantziako Limoges Handball taldeen aurka jokatuko du abenduaren 1era arte luzatuko den multzoen fasean.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.