Taldeko lehen postuari eutsi nahi dio IDK-k Grezian, Proteas Voulasen kontra
IDK Euskotren taldeko lehen tokian dago gaur egun, Eurocup txapelketan. Lidertza hori sendotzeko aukera du ostegun honetan, Grezian, Proteas Voulas menderatzen badu, puntu bakarrera baitu. 19:30ean hasiko den norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera emango du ETB4k eta eitb.eus-ek.
Azu Muguruzak entrenatzen duen taldeak ez du oraindik neurketarik galdu multzoen fasean, Izar Gorria Belgraden eta Sepsi SIC Errumaniako taldearen aurrean oso saskibaloi sendoa erakutsita. Horrenbestez, aldez aurretik zuen faborito etiketa baieztatu dute Donostiakoek.
Endesa Ligan, garaipen esanguratsua eskuratu zuen Estudiantesen aurka joan den asteburuan, lehen bi norgehiagokak galdu baitzituen.
Taldekideei dagokienez, Iris Mbulito jokalari kanariarra zalantzan dago, Izar Gorria Belgraderen kontrako hitzorduan, C taldeko lehen jardunaldian, min hartu baitzuen; ordutik, ez du gehiago parte hartu. Halvarsson pibotaren lan bikaina Mbulitoren falta ordezkatzen ari da. Besteak beste, 15 puntu saskiratu zituen ligako azken partidan, eta puntu gehien lortu zituen jokalaria izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibaeta Basketek Mirai Euskotren izena izango du aurrerantzean
IDK Elektronikak hamabi denboraldi eman ditu babesle nagusi. Orain, Donostiako taldeak beste izen bat izango du, eta, 2026-2027 denboralditik, Mirai Euskotren izango da.
IDK Euskotrenek Gedna Capel hegal-pibota fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Gipuzkoako taldeak jokalari kataluniarra fitxatu duela iragarri du. Capelek duela egun batzuk egin ditu 24 urte, eta 1,85eko altuera du.
IDK Euskotrenek Sacha Washington pibota fitxatu du
Euskal taldeko jokalari berriak 23 urte ditu, eta 1,88ko altuera du: “Goian hegan egingo dugu hari esker”, adierazi du IDK Euskotrenek estatubatuarraren gainean; Vanderbilteko Unibertsitatetik iritsi da Donostiara.
Itziar Ariztimuñok 2027ra arte berritu du IDK Euskotrenekin
Antolatzaile bizkaitarra, 2025ean talde donostiarrera ailegatu zena, Azu Muguruzak gehien erabili duen jokalarietako bat izan da, IDK Euskotrenen eman duen lehenengo denboraldian.
Lara Gonzalezek IDK Euskotrenekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Kapitainak, Gipuzkoako klubeko historian partidarik gehien jokatu dituen emakumeak, gutxienez datorren denboraldiko amaierara arte jarraituko du IDKn.
Yvonne Ejim, Kristine Vitola eta Roso Buchek ez dute IDK Euskotrenen jarraituko hurrengo denboraldian
Kanadarra iazko uztailean iritsi zen Donostiako taldera; letoniarra, berriz, 2026ko urtarrilean, eta kataluniarra, 2024ko uztailean.
Roso Buchek ez du IDK Euskotrenen jarraituko
Eskolta kataluniarrak bi denboraldi eman ditu Gipuzkoako taldean; Lointek Gernikatik ailegatu zen hara, 2024an.
Paige Robinsonek 2026-2027 denboraldira arte berritu du IDK Euskotrenekin
Gainera, jokalaria WNBAko Atlanta Dreams taldeak deitu du, haren training campera joateko. Euskal taldeak hara joatea erraztu du, baina, hori baino lehen, eskoltaren kontratua berritu du.
Itziar Ariztimuño eta Irene Murua IDK Euskotreneko jokalariek porrotaren irakurketa positiboa egin dute
Final-laurdenetako kanporaketan Casademont Zaragozaren kontra 71-61 galdu ondoren, Itziar Ariztimuñok Aragoiko taldearen "kalitatea" azpimarratu du, eta neurketak "ikasteko" balio izatea espero du. Irene Murua "taldeaz harro" agertu da.
IDK Euskotren Kopatik at geratu da, final-laurdenetan Casademont Zaragoza indartsuaren aurka 71-61 galduta
Azu Muguruzaren jokalariek lehen laurden bikaina jokatu dute eta Aragoiko taldearen erasoei eutsi diete bigarren laurdenaren amaierara arte, baina hortik aurrera gipuzkoarren ilusioak zapuztu ditu Zaragoza boteretsuak.