Lara Gonzalezek IDK Euskotrenekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Kapitainak, Gipuzkoako klubeko historian partidarik gehien jokatu dituen emakumeak, gutxienez datorren denboraldiko amaierara arte jarraituko du IDKn.
Lara Gonzalezek IDK Euskotrenekin berritu du 2026-2027 denboraldirako, ostiralean Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Hala, kapitainak, Gipuzkoako klubeko historian partidarik gehien jokatu dituen emakumeak, gutxienez datorren denboraldiko amaierara arte jarraituko du IDKn.
Lara Gonzalezek 32 urte beteko ditu azaroan. 2012-2013 denboraldian egin zuen debuta Donostiako taldearekin, eta ordutik, Zaragozan emandako bi denboraldiak kenduta, euskal klubean aritu da beti.
“Larak historia egiten jarraituko du”, adierazi du IDK Euskotrenek sare sozialetan berritze horren berri eman duenean.