Roso Buchek ez du IDK Euskotrenen jarraituko
Eskolta kataluniarrak bi denboraldi eman ditu Gipuzkoako taldean; Lointek Gernikatik ailegatu zen hara, 2024an.
Roso Buch. Argazkia: EITB
Roso Buchek ez du IDK Euskotrenen jarraituko, Gipuzkoako klubak asteazken honetan jakinarazi duenaren arabera.
Eskolta kataluniarrak bi denboraldiz jokatu du talde gipuzkoarrean; Lointek Gernikatik ailegatu zen hara, 2024an. Buchek, 34 urtekoa bera, 2012tik dabil maila gorenean, Endesa Ligan.
“Taldean bi denboraldiren ondoren, Roso Buch eta IDK Euskotrenek elkarren bideak banatu dituzte. Denboraldi hauetan erakutsi duen lidergoa, kalitatea eta konpromisoa eskertu nahi diogu. Arrasto handia utzi du talde honetan. Eskerrik asko, Ru, betiko”, agurtu du talde gipuzkoarrak jokalaria sare sozialetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lara Gonzalezek IDK Euskotrenekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Kapitainak, Gipuzkoako klubeko historian partidarik gehien jokatu dituen emakumeak, gutxienez datorren denboraldiko amaierara arte jarraituko du IDKn.
Yvonne Ejim, Kristine Vitola eta Roso Buchek ez dute IDK Euskotrenen jarraituko hurrengo denboraldian
Kanadarra iazko uztailean iritsi zen Donostiako taldera; letoniarra, berriz, 2026ko urtarrilean, eta kataluniarra, 2024ko uztailean.
Paige Robinsonek 2026-2027 denboraldira arte berritu du IDK Euskotrenekin
Gainera, jokalaria WNBAko Atlanta Dreams taldeak deitu du, haren training campera joateko. Euskal taldeak hara joatea erraztu du, baina, hori baino lehen, eskoltaren kontratua berritu du.
Itziar Ariztimuño eta Irene Murua IDK Euskotreneko jokalariek porrotaren irakurketa positiboa egin dute
Final-laurdenetako kanporaketan Casademont Zaragozaren kontra 71-61 galdu ondoren, Itziar Ariztimuñok Aragoiko taldearen "kalitatea" azpimarratu du, eta neurketak "ikasteko" balio izatea espero du. Irene Murua "taldeaz harro" agertu da.
IDK Euskotren Kopatik at geratu da, final-laurdenetan Casademont Zaragoza indartsuaren aurka 71-61 galduta
Azu Muguruzaren jokalariek lehen laurden bikaina jokatu dute eta Aragoiko taldearen erasoei eutsi diete bigarren laurdenaren amaierara arte, baina hortik aurrera gipuzkoarren ilusioak zapuztu ditu Zaragoza boteretsuak.
Azu Muguruza: “% 100 ematera atera behar gara, gauzak ahalik eta ondoen egitera”
IDK Euskotrenek Erreginako Kopako final-laurdenak jokatuko ditu Zaragozaren aurka, Tarragonan. Azu Muguruzak, taldearen entrenatzaileak, argi dauka ehuneko ehunean jardun beharko dutela aurrera egiteko.
IDK Euskotreneko Lara Gonzalezek Onintza Adurizen partida-kopurua berdinduko du: “Harro nago”
Jokalari gipuzkoarrak igandean lortuko du marka hori, IDK Euskotrenekin 282 partida jokatuta, Kutxabank Araskiren eta Donostiako taldearen arteko derbian; harekin izan gara, eta gogora ekarri du nola hasi zen klubean eta nola Onintza bera, besteak beste, erreferente izan zuen.
IDK Euskotrenek Kristine Vitola fitxatu du 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte
Letoniar jokalaria Panathinaikosetik ailegatu da Donostiako taldera. Vitolak, 34 urtekoa bera, eskarmentua dauka Endesa Ligan; izan ere, Stadium Casablanca, Perfumerias Avenida eta Valentzia Basket taldeetan aritu da.
IDK Euskotrenek Casademont Zaragoza izango du aurkari Erregina Kopako final laurdenetan
Azu Muguruzaren jokalariek Endesa Ligako lehen itzulian aurreneko postuan amaitu duen taldearen aurka jokatuko dute. Finalerdietan, Donostiako taldearen aurkaria Valentzia Basket edo Duran M. Ensino izango litzateke.