IDK Euskotrenek Sacha Washington pibota fitxatu du
Euskal taldeko jokalari berriak 23 urte ditu, eta 1,88ko altuera du: “Goian hegan egingo dugu hari esker”, adierazi du IDK Euskotrenek estatubatuarraren gainean; Vanderbilteko Unibertsitatetik iritsi da Donostiara.
Sacha Washingtonek IDK Euskotrenen jokatuko du 2026-2027 denboraldian. Argazkia: IDK Euskotren.
IDK Euskotrenek Sacha Washington fitxatu du, asteartean Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Euskal taldeko jokalari berriak 23 urte ditu, eta 1,88ko altuera du: “Goian hegan egingo dugu hari esker”, adierazi du IDK Euskotrenek estatubatuarraren gainean; Vanderbilteko Unibertsitatetik iritsi da Donostiara.
Horrenbestez, Washington IDK Euskotrenek 2026-2027 denboraldirako egindako bigarren fitxaketa da; izan ere, Imani Tate izan zen aurrenekoa.