Abdur-Rahkmanen hiruko saskiratze batek FIBA Europa Kopako finalerdietan jarri du Bilbao Basket (102-93)
Surne Bilbao Basket 2024-25 denboraldiko FIBA Europa Kopako finalerdietarako sailkatu da, txapelketako final-laurdenetan Tofas Bursa kanporatuta, asteazkenean, Turkiako Bursa hirian, Tofas Spor Salonu pabiloian. Euskal taldeak bederatzi puntuz galdu du final-laurdenetako kanporaketako itzuliko partida, 102-93, baina lortu egin du sailkatzea, joaneko neurketan, Miribillan, Bilbon, joan den astean hamabi puntuz nagusitu baitzen, 84-72; hala, kanporaketako azken emaitza 177-174koa izan da, Bilbao Basketen alde. Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek, Turkiako partidako azken jokaldian, azken segundoan, sartutako hiruko saskiratze ikusgarri batek eraman du finalaurrekoetara Bizkaiko taldea; aurkaria Frantziako Ligako Dijon izango da.
Bursan jokatutako partidako lehenengo zatian, bi taldeak aritu dira sendoago erasoan defentsan baino. Bilbao Basketentzat, kaltegarria izan da neurketak hartu duen joera hori. Tofas Bursa, zaleek oso ondo bultzatuta, ia hasieratik izan du erraztasuna saskiratzeak lortzeko; Ponsarnauren gizonek erantzuteko gaitasuna izan duten bitartean, partida parekatua eta polita joan da, baina bigarren laurdenean arazoa iritsi da, euskal taldea hasi baita Turkiakoa baino gutxiagotan asmatzen. Atsedenaldirako 06:48 gelditzen zela, Tofas Bursak aurrenekoz berdindu du kanporaketa; bi taldeak aldageletara joan aurretik izandako azken jokaldian, Harald Freyk hiruko saskiratze bikaina sartu du, eta emaitza, une horretan, 53-46koa zen. Inpresioa ez zen ona, lehen 20 minutuak amaituta.
Egia esan, egoerak ez du hobera egin hirugarren laurdenean; izan ere, indar handiz kantxaratuta, Tofas Bursak 16 punturainoko aldea jarri du, 65-49koan. Bilbao Basketek, apur bat izan bada ere, nolabait egonkortu egin du bere jokoa, eta Turkiako taldearen abantaila Bilbao Basketek Bilbon lortutako hamabi puntuen bueltan zebilen. Azken hamar minutuak gelditzen zirela, Tofas Bursa 80-66 ari zen gailentzen, eta aurretik zebilen kanporaketan; hori bai, ezer ez zegoen erabakita.
Emozio handia izan da azken laurdenean. Etxeko taldea 19 puntuz ere izan da goitik, 85-66koan, baina Bilbao Basket suspertu egin da, eta zazpi puntura kokatu da, norgehiagokako une erabakigarriak gelditzen zirela. Tofas Bursak, hiruko bat sartuta, berdindu egin du kanporaketa, 102-90ekoan, baina orduan Abdur-Rahkmanek hartu du ardura bere gain, eta, oso urrutitik, azken segundoan, bere taldea finalaurrekoetara eraman duen hiruko ederra sartu du.
Fitxa teknikoa
102 - Tofas Bursa (25+21+20+27): Alex Perez Kauffman (18), Marcquise Reed (21), Gecim (6), Saybir (10) eta Pasecnicks (9) -hasierako bostekoa-; Trifunovic (13), O'Brien (6), Kristeon Bankston (14), Gauzin (2) eta Berk Demir (3).
93 - Surne Bilbao Basket (30+23+27+22): Frey (8), Abdur-Rahkman (24), Zoran Dragic (2), De Ridder (12) eta Hlinason (12) -hasierako bostekoa-; Pantzar (5), Cazalon (10), Domínguez (3), Jones (17), Sylla eta Rabaseda.
Partzialak: 30-25, 53-46 (atsedenaldia); 80-66 eta 102-93 (azken emaitza).
Epaileak: Boris Krejic (Eslovenia), Dariusz Zapolski (Polonia) eta Zdnko Tomasovic (Eslovakia).
Nabarmentzekoa: giro polita, Tofas Spor Salonun.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.