Bilbao Basketek hamabi puntuko aldea lortu du joaneko partidan, Tofas Bursaren aurka (84-72)
Surne Bilbao Basketek hamabi puntuko abantaila lortu du Tofas Bursaren aurka jokatzen ari den 2024-25 denboraldiko FIBA Europa Kopako final laurdenetako kanporaketan. Bilboko taldeak 84-72 irabazi du kanporaketa horretako joaneko norgehiagokan, Miribillan, asteazken gauean, eta horrela eskuratu du esandako aldea. Kanporaketa Bursan erabakiko da, Turkian, datorren asteko asteazkenean, itzuliko partidan.
Testuinguru horretan, Bilbao Basketek ezin hobeto ekin dio kanporaketako lehenengo neurketari. Bizkaiko taldeak, lehen laurdenean, hamazazpi puntuz ere ibili da goitik markagailuan, 21-4 gailentzen ari zela. Hain zuzen ere, aurreneko minutuetan, talde bakarra izan da kantxan: euskal taldea, alegia.
Pixkanaka, Tofas Bursa alde hori murrizten hasi da, eta, bigarren laurdeneko azken txanpan, Turkiako taldea lau puntura jarri da, 37-33koan. Kris Bankston ondo zebilen erasoan, eta mina ari zitzaien egiten Ponsarnauren gizonei; Bilbao Basketen entrenatzaileak, nolanahi ere, behar ziren egokitzapenak egin ditu, eta lehen zatiko azken segundoetan Bilboko taldea oso ondo aritu da, eta 7-0ko partziala erdietsi du. Atsedenaldian, Bilbao Basket 47-35 ari zen irabazten, eta Harald Frey zebilen inor baino hobeto saskiratzeetan; izan ere, aurreneko hogei minutuetan 11 puntu sartu ditu.
Norgehiagokak ez du asko aldatu hirugarren laurdenean: Bilbao Basketek kontrolpean zituen jokoa eta emaitza, Tofas Bursa markagailuan hurbiltzen zen, eta Bizkaiko taldeak, berriro ere, aldea handitzea lortzen zuen, hamar bat puntuko abantailak bereganatuta. Azken hamar minutuak hasi direnean, Ponsarnauren gizonak hamabost puntuz ari ziren nagusitzen, 65-50, eta azken zati horretan Bilbao Basketek indarra izan du partidan eskuratutako aldeari eusteko. Amaieran, 84-72; horri esker gertuago du Bilbao Basketek finalerdietarako sailkatzea, baina, dena den, Bilboko taldeak Bursan berretsi beharko du hori, hurrengo asteazkenean.
Fitxa teknikoa
84 - Surne Bilbao Basket (26+21+18+19): Frey (15), Abdur-Rahkman (9), Zoran Dragic (13), De Ridder (14) y Hlinason (1) -hasierako bostekoa-; Pantzar (7), Cazalon (5), Dominguez (5), Sylla (4) eta Jones (11).
72 - Tofas Bursa (14+21+15+22): Alex Perez (9), Marcquise Reed (12), Gecim (5), Saybir (8) y Pasecnicks (4) -hasierako bostekoa-; Trifunovic (7), O'Brien (10), Kris Bankston (14), Cengiz (3), Gauzin eta Berka Demir.
Partzialak: 26-14, 47-35 (atsedenaldia); 65-50 eta 84-72 (amaiera).
Epaileak: Marius Ciulin (Errumania), Sergii Zashchuk (Ukraina) eta Sinisa Prpa (Serbia).
Nabarmetzekoa: 5.146 zale, Miribillan.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.