FIBA Europe Cup
Sailkapenak
Emaitzak
Ponsarnau: “Batera ahal izan dugun urrunen heldu gara"
Jaume Ponsarnau Surne Bilbao taldeko entrenatzaile eta FIBA Europe Cupeko txapeldunarekin egon gara. Bigarren urtez jarraian atera da irabazle, eta finaleko xehetasunak eta ospakizuneko giroaz aritu gara berarekin.
Ehunka zale bildu dira Bilbon, FIBA Europa Kopako txapeldunei gorazarre egiteko
Isabel Iturbe presidenteak, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak eta Tryggvi Hlinason kapitainak eraman dute garaikurra taldea udaletxera iritsi denean. Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkateak taldeari harrera egin dio eskaileretan.
Harald Freyk zaleak animatu ditu “jo ta ke" abestiarekin
Jokalari norvegiarrak, bere taldekideentzat aldagelako liderra denak, Surne Bilbaoko zaleak saltoka jarri ditu Miribillan gehien entzuten den kantuetako batekin.
Ponsarnau, udaletxeko balkoitik: “Talde hau zoragarria eta paregabea da"
Prestatzaile kataluniarrak azpimarratu duenez, "korrontearen aurka goaz gauza guztietan, garaikur hau bi aldiz irabazi dugu, inork ez bezala, eta finala irauliz, inork egin ez bezala". "Baina, batez ere, gu izan nahi dugu, eta irabazi edo galdu, egunen batean tokatzen bada, gure erara", erantsi du.
Surne Bilbaok bere bigarren FIBA Europa Kopa eskaini die zaleei udaletxeko balkoitik
Ehunka jarraitzailek Surne Bilbaori harrera egin diote ostegun honetan, Bizkaiko hiriburuan, 'beltzezko gizonek' asteazkenean bigarren urtez jarraian lortutako FIBA Europa Kopa ospatzeko.
Mikel Odriozola, Surne Bilbaoren entrenatzaile laguntzailea: “Bide oso-oso luzea izan da, baina, horrela amaitzen denean, merezi du”
FIBA Europa Kopa bigarren aldiz jarraian irabazi eta gero, entrenatzaileak nabarmendu du, Miribillan, zaleengandik jasotako laguntza; izan ere, giro bikaina izan da Bilbao Arenan.
Jaume Ponsarnau, Jon Txakartegiri: “Zale hauek guztiek beti babestu gaituzte, hemen lanean hasi nintzenetik”
Surne Bilbaoren entrenatzailea Jon Txakartegi EITBko esatariak elkarrizketatu du, Miribillan, euskal taldeak bigarren FIBA Europa Kopa irabazita; Xabier de la Fuenteren oparia izan da, emanaldian, Jon Txakartegirentzat.
Hilliard, finaleko MVPa, hunkituta: “Ez da erraza lortu duguna, ikaragarria da"
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopa bigarrenez jarraian irabazi du, PAOK Salonika 89-74 mendean hartuta. Darrun Hilliardek, 16 punturekin, Jaume Ponsarnauren taldearen garaipena gidatu du lepo beteta zegoen Miribilla pabiloian.
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako garaikurra jaso du, Garbajosaren eskutik
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako garaikurra bigarrenez jarraian irabazi du, Greziako PAOK Salonika taldeari aise mendean hartuta (89-74), 10.000 zalez betetako Miribillan jokatutako finalaren itzuliko partidan. Gainera, Darrun Hilliard, 16 punturekin, finaleko MVP izendatu dute.
Surne Bilbao vs PAOK Salonika (89-74): FIBA Europa Kopako finaleko itzuliko partidaren laburpena
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopa irabazi du, bigarrenez, bigarren urtez jarraian gainera, finalean PAOK Salonika Miribillan mendean hartuta.
Surne Bilbaok Europako bigarren kopa irabazi du, biak jarraian irabazi ere, Miribillan finala iraulita (89-74)
Ponsarnauren jokalariek finalari buelta eman diote, Greziatik ekarritako sei puntuko desabantaila iraulita. Miribillan jokatutako norgehiagokaren lehen zatia oso parekatua izan da, baina bigarrenean beltzezkoak suspertu egin dira eta bereganatu egin dute finala.
Surneren zaleek taldeak finala irauliko duela uste dute… Eta PAOK Salonikakoek, ordea, titulua Greziara joango dela
Plaza Barrian izan gara, Bilbon, Euskal Herrira etorritako PAOK Salonikaren 600 zaleetako batzuekin. Bilboko zaleak baikor azaldu dira, FIBA Europa Kopako finalari begira.
ZUZENEAN: Bilbao Basket vs PAOK Salonika, 2026ko FIBA Europe Cup txapelketako finala
Ikusi, zuzenean, 2026ko FIBA Europe Cup txapelketako finaleko itzuliko partida, Surne Bilbao Basket eta PAOK Salonika taldeen artekoa, 19:40tik aurrera. Beltzezko gizonek joaneko partidako sei puntuko desabantaila (79-73) irauli behar dute txapelketa bigarrenez jarraian bereganatzeko.
Surne Bilbaok gutxienez zazpi puntuz irabazi behar du gaur PAOK Salonikaren aurka, Miribillan, FIBA Europa Kopa bigarrenez irabazteko
Partida 20:00etan hasiko da, Miribillan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB!ek zuzenean emango dute. Surne Bilbaoren pabiloia erabat beteta izango da, euskal taldea bultzatzeko.
2.000 lagunek ikusi ahalko dute Surne Bilbao-PAOK Salonika partida Bizkaia Frontoian, Miribillan
Bilbao Arenatik oso hurbil, Miribillan, talde bizkaitarra saiatuko da bere historian bigarren aldiz FIBA Europa Kopa irabazten, 2025ean lortu ondoren, 2.000 bat zalek txapelketa erabakiko duen partida ikusi ahalko dute.
Jaworski: “Neurketa mota hauetan protagonista izan nahi dut"
"Ederra izango litzateke irabaztea. Europan nire lehen txapelketa izango litzateke eta oso harro egongo nintzateke. Pertsonalki ez dut lortu nituen helburu guztiak betetzea, baina asko gustatzen zait nola dabilen taldea. Partidak irabazten ari gara eta hori da garrantzitsuena", azaldu du saskiratzaile estatubatuarrak.
Pantzar: “Miribilla infernua izatea behar dugu"
Surne Bilbao Basketeko jokalari suediarrak aldagelan "lasai" daudela esan du. Iragan astean Palatakin egindako akatsak zuzendu eta gutxienez zazpi puntugatik irabazteko helburua dute beltzezkoek, FIBA Europako Kopa berriro altxatzeko.
Jaume Ponsarnau, itzuliko partidaz: “Lan gogorra dugu, mailarik onena eman beharra dugu”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, FIBA Europa Kopako joaneko neurketan. Norgehiagoka amaituta, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak nabarmendu du titulua Miribillan erabakiko dela, “gure jendearekin”.
Justin Jaworski: “Garaipena lortzea gustatuko litzaiguke, baina erdia falta da”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, Salonikan, PAOK aurkari, FIBA Europa Kopako joaneko partidan; hala, euskal taldeak markagailua irauli beharko du Miribillan, datorren asteazkenean.
Finalaren itzulikoa irauli beharko du Surne Bilbaok, Mirbillan, galdu egin baitu joaneko partida, Salonikan (79-73)
Ponsarnauren taldeak partida osoa eman du markagailuan atzetik, Palatakin, biko jaurtiketen portzentaje txarrak baldintzatuta. PAOKen aldeko koskarik handiena 12 puntukoa izan da, baina puntu bakarrko aldea ere izan da.