Saskibaloia
2025/11/25 - 20:56
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.
2025/11/24 - 19:54
Kosner Bakoniak Zalgirisen aurka bilatuko du, asteartean, Euroligako lehenengo garaipena bisitari moduan
Euskal taldea Kaunaseko partidara 12 partidetatik lau garaipen lortuta ailegatzen da; Zalgirisek, berriz, zazpi lortu ditu. Partida 19:00etan hasiko da.
2025/11/24 - 19:07
Endesa Ligako zortzigarren jardunaldiaren hamar jokaldi hoberenak
Jada jokatu da Endesa Ligako zortzigarren jardunaldia, hemen bildu ditugu bertako hamar jokaldi hoberenak.
2025/11/24 - 18:25
Kutxabank Araskik Alexy Mollenhauer fitxatu du, denboraldiko amaierara arte
Azerbaijango hegalekoak, 27 urtekoa bera, Endesa Ligan esperientzia dauka; izan ere, Movistar Estudiantes eta Ensino Lugo taldeetan jokatu zuen.
2025/11/23 - 23:55
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi dute gora begira dabiltza, eta Lointek Gernikak galdu du
Emaitza horiekin, IDKk 4. postuan jarraitzen du 13 punturekin eta Araski 8. posturaino igo da, 10 punturekin, Lointek Gernikak beste, 9. Postuan kokatuta.
2025/11/23 - 16:20
Kosner Baskoniak irabazi du Surne Bilbaoren aurkako derbia (110-91)
Kosner Baskoniak errekorra lortu du igande honetan Surne Bilbaoren aurkako derbian, 110-91 irabazita. Lehen zati ia perfektua jokatu du, eta lehia erabakita utzi du, 12 hiruko gauzatuz 71-46ko markagailua utzita.
2025/11/21 - 23:48
Kosner Baskonia garaiz esnatu da Bayerni irabazteko (95-73)
Gasteizko taldeak partidaren gidoia aldatu du lehen hamar minutuen ostean, eta agintean jarri da.
2025/11/20 - 19:29
Kosner Baskoniak eta Bayern Munichek Gasteizen jokatuko dute Euroligako partida ostiral honetan
Partida 20:30etan hasiko da, Buesa Arenan
2025/11/20 - 19:10
Kosnerrek izen emanen dio Baskoniari, Endesa Ligan eta Euroligan, 2025-2026 denboraldiaren amaieraraino
Horrela, euskal taldeak taldeari izen ematen dion babesle nagusi bat dauka berriro. Kosner, jada, Gasteizko taldearen kamisetan agertzen zen, eta oraindik aintzin nominazioetan ere entzungo da.
2025/11/20 - 14:05
Greziako PAOK, Eslovakiako Prievidza eta Portugaleko Sporting, Surne Bilbaoren aurkariak, bigarren fasean
Beltzezko gizonek Sporting Portugalen aurka jokatuz ekingo dio FIBA Europa Kopako bigarren itzuliari, abenduaren 10ean, etxean.
2025/11/19 - 22:45
Surne Bilbaok Kutaisi jipoitu du Miribillan, eta multzoko buru dabilela, sailkapena lortu du (117-54)
Gainera, beltzezko gizonek klubaren historiako saskiratze-marka berriz hautsi dute.
2025/11/19 - 21:05
Gernika KESB taldeak Sofian jokatuko ditu Elitzur Ramlaren aurkako Europako bi partidak
Bizkaiko taldeak adierazi duenez, Bulgarian jokatuko ditu, ateak itxita, Israelgo taldearen aurkako EuroCup Women ligako neurketak.
2025/11/19 - 17:55
Surne eta Bilbao Basket, elkarrekin 2031ra arte
Kontratua berrituta, taldearen izena Surne Bilbao izanen da aurrerantzean.
2025/11/19 - 10:38
Surne Bilbao Basketek taldeko lehen postua ziurtatu nahi du Kutaisi 2010en aurka
Kutaisiren aurkako norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, bai eitb.eus-en bai ETB4n.
2025/11/18 - 13:01
Helmi Tulonen, IDK Euskotrenen fitxaketa berria
Jokalari finlandiarra taldeari laguntzera dator, Veronika Remenárová belaunean egingo dioten ebakuntzatik errekuperatzen den artean.
2025/11/17 - 19:06
Endesa Ligaren zazpigarren jardunaldiko hamar jokaldi hoberenak
Jada jokatu da Endesa ligako zazpigarren jardunaldia, hemen bildu ditugu bertako hamar jokaldi esanguratsuenak
2025/11/17 - 18:45
Veronika Remenarovari ebakuntza egingo diote eskuineko belaunean
IDK Euskotrenek, asteazken honetan, jokalari eslovakiarrari artroskopia bat egingo zaiola jakinarazi du, gorputz libreak erauzteko.
2025/11/16 - 23:17
Baskoniak porrot egin du Bartzelonan, dena ema arren (91-83)
Baskoniak aurre egin dio Bartzelonari etxetik kanpo jokatu duen ligako partidan, baina, azkenean, 91-83 galdu du norgehiagoka.
2025/11/16 - 22:23
Bilbao Basketek galdu egin du Real Madrilen aurka, lehiakor aritu bada ere (82-70)
Surne Bilbao Basketek gogor egin dio aurre Real Madrili Movistar Arenan, baina azken laurdenean indarrak ahitu zaizkio, eta, azkenean, 82-70 galdu du.
2025/11/14 - 00:43
Makabiren barne jokoak saririk gabe utzi du Baskonia, eta etxetik kanpo bolada txarra luzatu du (89-83)
Talde gasteiztarrak kanpoko jaurtiketa gehiegi egin ditu eta ezin izan ditu bosteko israeldarraren jokalari garaiak gelditu, nahiz eta bigarren zatian defentsa hobetu. Arabarren bosgarren porrota da etxetik kanpo.