Finalaren itzulikoa irauli beharko du Surne Bilbaok, Mirbillan, galdu egin baitu joaneko partida, Salonikan (79-73)
Ponsarnauren taldeak partida osoa eman du markagailuan atzetik, Palatakin, biko jaurtiketen portzentaje txarrak baldintzatuta. PAOKen aldeko koskarik handiena 12 puntukoa izan da, baina puntu bakarrko aldea ere izan da.
Hilliard, Palatakiko partidaren une batean. Irudia: Surne Bilbao Basket
Surne Bilbao Basketek porrota jaso du PAOKen aurka (79-73) FIBA Europako Kopako finalaren joaneko partidan, Salonikako Palataki pabiloian. Ponsarnauren mutilek partida osoa eman dute markagailuan atzetik, eta, Miribillan, irauli egin beharko dute finala, garaikurra berriro irabazteko.
Lehen laurdenean, defentsan baino gehiago erasoan ibili dira, eta bi taldeen saskiratze erritmoa oso baxua izan da. Beltzezko gizonek Beverley ondo zaindu dute lehen minutuetan. Hala ere, PAOK taldeko izar estatubatuarrak bi hiruko sartu ditu. Zoritxarrez, Ponsarnaurenak ez dira ondo ibili erasoan, eta erosoak ziruditen zenbait jaurtiketatan huts egin dute. Horrela, markagailuan atzetik joan dira lehen atsedenaldira (16-13).
Bigarren laurdenean, etxeko taldea hobeto kantxaratu da, Palatakik bultzatuta. Horrela, etxekoak 11 puntu goitik egon dira markagailuan, baina beltzezkoek ez dute etsi eta borrokan jarraitu dute. Ponsarnauren mutilek ez dituzte PAOKen saskiratzaileak bahitu lehen laurdenean bezala, eta Beverley eta Tyree 16 eta 10 puntu eginak zituzten, hurrenez hurren, atsedenaldia baino lehen. Talde bizkaitarra galtzen joan da aldageletara (43-35).
Bigarren zatiaren hasieran talde greziarraren abantaila 12 punturaino joan da, partidako alderik handiena. Surne galbidean zegoela zirudienean Hilliard agertu da, taldeari bultzadatxoa emateko. Nolanahi ere, beltzezko gizonak ez dira guztiz suspertu, jaurtiketen portzentaje txarrak baldintzatuta, % 35ekoa inguru. Hala eta guztiz ere, Ponsarnauk zuzentzen duen bostekoak lanean jarraitu du eta PAOKen aldea murriztu du hirugarren laurdenaren amaieran (60-53).
Azken laurdenaren hasieran oso ondo ibili dira Surnekoak, PAOKen aldeko errenta puntu bakarrera murriztu baitute (60-59), eta horrek hutsartea eskatzera behartu du etxekoen entrenatzailea. Jaworski ikaragarri baten gidaritzapean (24 puntu), Hilliardek eta Hlinasonek erasoan ondo lagunduta, PAOKen saskiratze-erritmoa berdintzeko gai izan dira, eta, beraz, etxekoen aldeko abantaila oso txikia izan da azken minutuetara arte. Hori bai, Ponsarnauren mutilek ez dute lortu markagailuan aurretik jartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.