Lointekek Gernika KESB babesteari utziko dio, 2025-2026 denboraldia amaituta
Bizkaiko klubak baieztatu du “elkarrizketak” abiatu dituela, “hainbat erakunde eta enpresarekin, etapa berri honetan taldeari izena emango dion bidelagun berri bat aurkitzeko helburuarekin, Emakumezkoen Endesa Ligan”.
Lointekek hainbat denboraldiz babestu du Gernika KSEB taldea. Argazkia: Gernika KSEB.
Lointekek Gernika KESB babesteari utziko dio, 2025-2026 denboraldia amaituta, Bizkaiko klubak iragarri duenez. Gernika KESBk adierazi du “elkarrizketak” abiatu dituela, “hainbat erakunde eta enpresarekin, etapa berri honetan taldeari izena emango dion bidelagun bat aurkitzeko helburuarekin, Emakumezkoen Endesa Ligan”.
Testuinguru horretan, bere web orrian argitaratutako prentsa ohar baten bidez, Gernika KESB klubak jakinarazi du “2025-2026 denboraldiaren amaieran amaitutzat" emango dela "azken urteotan Lointekekin izan duen babesletza eta lankidetza harremana”.
“Klubetik”, jarraitzen du testuak, “gure eskerrik zintzoena eta harrotasuna adierazi nahi dizkiogu Lointeki elkarrekin egindako ibilbideagatik. Bi erakundeen arteko lankidetza aberasgarria izan da Gernika KESBrentzat, eta elkarrekin hazteko aukera eman digu, kirol eta gizarte arloan erreferente den proiektu bat sendotuz. Lointek, dagoeneko, klubaren historiaren eta lortutako mugarri nagusien parte da”.
Hala, “etapa berri bati ekingo dio orain Gernika KESBk, ilusioz eta arduraz. Emakumezkoen Endesa Ligako ibilbide luzeenetakoa duen klubetako bat izanik, gure helburua da hazten eta aurrera egiten jarraitzea, emakumezkoen saskibaloiak bizi duen garapenaren erritmo berean, betiere gure ingurunearekiko eta kirolarekiko konpromisoa mantenduz”.
Ildo horretan, “klubak lanean jarraitzen du Bizkaian eta Euskadin saskibaloiaren erreferente izaten jarraitzeko”; horrenbestez, “jada elkarrizketak abiatu dira hainbat erakunde eta enpresarekin, etapa berri honetan taldeari izena emango dion bidelagun berri bat aurkitzeko helburuarekin, Emakumezkoen Endesa Ligan”.
Era berean, “Gernika KESBk dei egiten die gurekin batera hazteko eta elkarlanean aritzeko interesa izan dezaketen enpresa eta erakunde guztiei, klubarekin harremanetan jar daitezen etorkizuneko proiektua partekatzeko”.
Zure interesekoa izan daiteke
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.