Kutxabank Araskiren garaipena Lointeken kontrako derbian, eta IDKren porrota Permuferias Avenidaren aurka
Kutxabank Araskik 64 eta 66 irabazi dio Lointek Gernika Bizkaiari igande honetan, abenduaren 3an, Malosten (Gernika-Lumo) jokatutako Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbia.
Ondorioz, Gernika-Lumoko taldeak laugarren porrota erdietsi du ligan, eta sailkapenaren goialdean egoteko lehian atzerapausoa eman du. Bestalde, Gasteizko taldeak laugarren garaipena lortu du, eta, horrenbestez, jaitsiera postuekiko aldea handitu du.
Hasierako minutuetan, nagusi izan da Lointek Gernika, baina lehen laurdeneko azken txanpan aldea murriztu du Kutxabank Araskik. Hala, lehen hamar minutuak etxekoen aldeko zazpi puntuko errentarekin bukatu dira (17-10).
Bigarren laurdenari oso ondo ekin dio Arabako taldeak. Lehen laurdeneko amaiera onak hauspotuta, bisitariek estu hartu dute Lointek Gernika. Pixkanaka-pixkanaka, desabantaila murrizten hasi dira, eta norgehiagoka etxekoen aldeko 29-25eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Atsedenalditik bueltan, aurrea haurtu du markagailuan Gasteizko taldeak (31-33). Gainera, zortzi puntuko errenta lortu du (38-46) hirugarren laurdena amaitzeko bi minutu falta zirenean. Ezinean ibili da Lointek Gernika aurkariaren joko onaren aurrean, baina desabantaila murriztea lortu du (42-46).
Kutxabank Araskik lau puntuko abantailarekin ekin dio azken laurdenari. Amaierako hamar minutuak zirraragarriak izan dira. Bi taldeek dena eman dute, eta neurketaren bukaerako azken hiru minutuetara berdinduta heldu dira (52-52). Partidak emozioa izan du azken hasperenera arte. Lehia amaitzeko 36 segundo falta zirenean, emaitza 59-59koa zen, eta sei segundoren faltan ere berdinketa zen nagusi markagailuan (61-61). Azken baloi-jabetza Araskirentzat izan da, ez du saskiratu eta partidak luzapena behar izan du irabazlea erabakitzeko.
Tentsioa nabarmena izan da luzapenean. Bi taldeei kosta egin zaie saskiratzea. Dena den, hiru puntuko errentarekin heldu da Kutxabank Araski azken minutura (63-66). Lointek Gernika bi puntura hurbildu da partida amaitzeko segundo gutxi falta zirenean (64-66). Azken jabetza etxekoek izan dute, garaipena lortzen saiatu dira hiruko jaurtiketa bat eginez, baina ez dute asmatu, eta Kutxabank Araskik bereganatu du garaipena (64-66).
IDK Euskotrenen porrota, gutxigatik
IDK Euskotrenek Permuferias Avenida liderra hartu zuen etxean. Lehen laurdena bisitariak aurretik zeudela amaitu zen, baina puntu bakarreko aldearekin (10-11). Bigarren laurdenean, Tunstull, Gracia, Whalen, Lara eta Fankam kantxaratu zituen Azu Muguruzak. Whalenek hirukoa sartu zuen Gipuzkoako taldearentzat, baina Hartleyk ere gauza bera egin zuen Avenidakoentzat. Berdinduta egon arren, Salamancako taldeak abantaila handitzea lortu zuen, bigarren laurdena 26-35 aurretik amaitzeko,
Hirugarren laurdenean, Tunstull hasi zen IDKrentzat saskiratzen; dena den, donostiarrek ezin izan zuten aldea handitu, eta 44-51 galtzen ari ziren azken laurdena falta zela. Norgehiagokaren azken txanpan, bost minutu baino geratzen ez zirenean, 55-57 ari zen galtzen IDK. Ondoren, nahiz eta Albak hirukoa saskiratuta berdindu, Gilek Avenida aurreratu zuen berriz ere. 61-65 bukatu zen partida, IDK Euskotren garaipenetik hurbil izan arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik maila gorenean jarraituko du, Estepona garaituta (74-77)
Hil ala biziko partida jokatu du Gasteizko taldeak azken jardunaldian, eta garaipenarekin hurrengo denboraldian maila gorenean jarraitzea ziurtatu dute.
Lointekek Gernika KESB babesteari utziko dio, 2025-2026 denboraldia amaituta
Bizkaiko klubak baieztatu du “elkarrizketak” abiatu dituela, “hainbat erakunde eta enpresarekin, etapa berri honetan taldeari izena emango dion bidelagun berri bat aurkitzeko helburuarekin, Emakumezkoen Endesa Ligan”.
Jaume Ponsarnau, itzuliko partidaz: “Lan gogorra dugu, mailarik onena eman beharra dugu”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, FIBA Europa Kopako joaneko neurketan. Norgehiagoka amaituta, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak nabarmendu du titulua Miribillan erabakiko dela, “gure jendearekin”.
Justin Jaworski: “Garaipena lortzea gustatuko litzaiguke, baina erdia falta da”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, Salonikan, PAOK aurkari, FIBA Europa Kopako joaneko partidan; hala, euskal taldeak markagailua irauli beharko du Miribillan, datorren asteazkenean.
Finalaren itzulikoa irauli beharko du Surne Bilbaok, Mirbillan, galdu egin baitu joaneko partida, Salonikan (79-73)
Ponsarnauren taldeak partida osoa eman du markagailuan atzetik, Palatakin, biko jaurtiketen portzentaje txarrak baldintzatuta. PAOKen aldeko koskarik handiena 12 puntukoa izan da, baina puntu bakarrko aldea ere izan da.
Zuzenean: FIBA Europe Cup txapelketaren finaleko joaneko partida, PAOK Salonikaren eta Bilbao Basketen artean
Ikusi, gaur, apirilak 22, 18:15etik aurrera, PAOK Salonikaren eta Surne Bilbao Basketen arteko FIBA Europe Cupeko finalaren joaneko partidaren zuzeneko emanaldia, Greziatik. Saioa 17:50ean hasiko da ETB1en, atariko batekin, eta partida streaming bidez jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus eta ETBOn atarien bidez.
Ponsarnau: “Gure focus-a da partida oso luze bat izango balitz bezala ulertzea"
Surne Bilbao Basketek PAOK talde greziarraren aurka jokatuko ditu, bihar, apirilak 22, FIBA Europa Kopako finalaren joaneko 40 minutuak. Jaume Ponsarnau entrenatzailearekin egon gara Loiuko aireportuan eta “ilusio handiarekin eta kontzentratuta” daudela esan digu. (Bideoa gazteleraz)
Surne Bilbaok Grezia du jomugan
Tryggvi Hlinason beltzezko gizonen kapitainak dioenez, iazko eta duela bi hilabeteko bigarren fasean aurrean izandako PAOK, talde bera izanagatik, "zeharo aldatu" da. Bai Miribillan (95-73) eta bai Palatakin (87-88) mendean hartu zuten beltzezkoek PAOK bigarren fasean.
Surne Bilbaok galdu egin du BAXI Manresaren aurka Miribillan (80-84)
FIBA Europako Kopako finalaren joaneko partidaren atarian, Surne Bilbaok porrot egin du Miribillan Baxi Manresaren aurkako norgehiagoka (80-84), eta, ondorioz, play-offean sartzeko atzerapausoa eman du.
Kosner Baskoniak porrot batekin esan dio agur Euroligari Belgraden (91-79)
Arabarrek bolada onari amaiera eman diote azken jardunaldian, Partizani egindako bisitan galdu dute. Hala ere, dagoeneko ez zuten ezer jokoan.