Perfumerias-IDK eta Cadi La Seu-Lointek Gernika, Kopako final-laurdenetan
2022ko saskibaloiko Erreginaren Kopa Valentzian jokatuko da martxoaren 24tik 27ra bitartean.
Gaur egin da txapelketaren zozketa eta lehen kanporaketako partida handia ligan lider dagoen Perfumerias Avenida eta bosgarren dagoen IDK Euskotren taldearen artekoa izango da.
Egun hamargarren tokian dagoen Lointek Gernika Bizkaiak seigarren dagoen Cadi La Seu d'Urgell izango du aurrean. Bi partida hauen irabazleek finalerdietan ikusiko dute elkar.
Beste bi final-laurdenetako neurketak Valentzia Basket-Casademont Zaragoza eta Spar Girona-Movistar Estudiantes dira.
FINAL-LAURDENAK
Martxoak 24, osteguna
A) Perfumerias Avenida vs IDK Euskotren
B) Cadi La Seu vs Lointek Gernika
Martxoak 25, ostirala
C) Valentzia Basket vs Casademont Zaragoza
D) Spar Girona vs Movistar Estudiantes
FINALERDIAK
Martxoak 26, larunbata
1) A vs B
2) C vs D
FINALA
Martxoak 27, igandea
1 vs 2
Zure interesekoa izan daiteke
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Baskoniak Chris Duarte saskiratzailea sinatu du hurrengo bi denboraldietarako
Talde gasteiztarrak ere agur esan dio ostiral honetan Tim Luwawu-Cabarroti, eta horrek esan nahi du ez duela tanteo eskubidea baliatuko, jokalariak Real Madrilekin akordioa lortu ostean.
BAXI Ferrol-Kutxabank Araski, Duran Maquinaria Ensino-Mirai Euskotren eta Celta Femxa Zorka-Gernika Bizkaia, Emakumezkoen Endesa Ligako lehen jardunaldian
Aurten Emakumezkoen Endesa Ligan parte hartuko duten hiru euskal ordezkariek urriaren 3an hasiko den denboraldiaren egutegia ezagutu dute.
Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du
Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.