Pilota
2025/07/22 - 01:30
Ibarrola eta Gaminde: ''Partida perfektua egin dugu, akatsik gabe''
"Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko binakako txapeldunek nabarmendu dute nola finalean, hasieratik, oso nagusi izan diren, Zabaleta eta Mendizabal aurkari.
2025/07/22 - 01:30
2025eko ''Plazandreak'' saioko binakako finaleko azken tantoa: Zabaleta-Mendizabal vs Ibarrola-Gaminde (6-22)
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek jaso dituzte "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko txapelak, binaka; finalean, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal menderatu dituzte, 6-22.
2025/07/21 - 11:13
"Plazandreak" saioko finalak, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Bikoteka, Zabaleta-Mendizabal eta Ibarrola-Gaminde bikoteak arituko dira lehian; lau t'erdikoan, berriz, Erasun eta Aldai izango dira aurrez aurre. Neurketak 22:20etik aurrera izango dira ikusgai EITB Median.
2025/07/21 - 10:10
''Plazandreak'' saioko finalak, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Zabaletak eta Mendizabalek Ibarrola eta Gaminde izango dituzte aurkari binakako finalean. Lau t'erdiko txapelketan, berriz, Aldai eta Erasun ikusiko ditugu aurrez aurre. Gaur, 22:15etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/07/20 - 23:23
Altunak eta Imazek lehen puntua bereganatu dute, Larrazabal eta Rezusta menderatuta (22-18)
Jokin Altunak eta Ander Imazek 22-18 irabazi diete Iker Larrazabal eta Beñat Rezustari eta, horrenbestez, lehen puntua bereganatu dute CaixaBank Masterseko ligaxkan.
2025/07/20 - 23:22
Atxiki, bai ala ez? Altunaren haserrea eragin duen tantoa
Altuna-Imaz eta Larrazabal-Rezusta bikoteen arteko CaixaBank Masterseko partidan, 17na zihoazenean, Larrazabalek boleaz erantzun dio Altunaren sakeari, tantoa eginez. Altuna asko haserretu da epailearen erabakiarekin, berak argi baitauka Larrazabalek atxiki egin duela.
2025/07/19 - 16:35
Eneritz Lizardi, belauneko lesioa gaindituta: ''Momentu gogor asko egon dira''
Mutrikuko puntistak ostiralean jokatu zuen bere lehen partida, belauneko lesioaren ondorioz urte eta erdi kantxetatik kanpo eman ostean.
2025/07/19 - 01:59
Borrokatutako garaipenarekin eman diote hasiera CaixaBank Mastersari Etxeberriak eta Mariezkurrenak (20-22)
Peio Etxeberriak, Javier Zabalaren ordez, eta Jon Mariezkurrenak 20-22 menderatu dituzte Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta CaixaBank Masterseko lehen partidan.
2025/07/17 - 16:13
EITB Mediak ''Plazandreak'' saioko finalak eskainiko ditu, uztailaren 21ean
"Plazandreak" saioko finalak ate-joka ditugu, eta ostegun honetan egin dute aurkezpena, Bilbon. Eitb.eus-en streamingez ikusi ahal izango dira, eta telebistaz, ETB1en, 22:15etik aurrera.
2025/07/16 - 14:57
Zortzi bikote lehiatuko dira Emakume Master Cupeko Udako Torneoan, uztailaren 20tik irailaren 28ra artean
Pelntzian hasiko da uztailaren 20an eta finala irailaren 28an jokatuko da Bermeon. Zortzi bikotea ariko dira lehian: A taldean, Aldai-Bergara, Arrizabalaga-Zabala, Ibarrola-Mendizabal eta Zabaleta-Oses; B taldean, Etxegarai-Bertiz, Lopez-Erasun, Uriarte-Gaminde eta Arraiza-Capellan.
2025/07/16 - 14:39
Hondarribiako zesta-punta Grand Slama uztailaren 18tik irailaren 19ra jokatu da
Asteazken eguerdien aurkeztu dute Hondarribiako zesta-punta Gran Slam txapelketaren 19. edizioa. Jostaldi frontoian jokatuko da, uztailaren 18an hasi eta irailaren 19ra arte.
2025/07/15 - 18:30
Ibarrola eta Gaminde, binaka, eta Erasun, lau t'erdian, ''Plazandreak'' saioko finaletara
Ligaxkako azken jardunaldian, hurrenez hurren, Arraiza eta Capellan (22-10) eta Arrillaga (18-11) utzi zituzten txapelketatik kanpo. Finaletan, hilaren 21ean, Zabaleta-Mendizabal eta Aldai izango dituzte aurkari.
2025/07/15 - 02:30
Ibarrola-Gaminde bikotea eta Erasun "Plazandreak" saioko final handirako sailkatu dira
Binakako finalean, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek, hilaren 21ean, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal izango dituzte aurkari; lau t’erdian, egun berean, Itxaso Erasun Amaia Aldairen kontra arituko da. Arraiza-Capellan eta Arrillaga txapelketatik at gelditu dira.
2025/07/15 - 01:55
Ibarrola eta Gaminde: ''Finalean, bikote gogorra dugu aurretik; geure onena eman beharko dugu''
Uharteko aurrelariak eta Laukizko atzelariak 2025eko "Plazandreak" saioko finala jokatzeko txartela eskuratu dute; final handi horretan, hilaren 21ean, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal izango dituzte aurkari.
2025/07/15 - 01:55
Ibarrola-Gaminde vs Arraiza-Capellan ''Plazandreak'' saioko partidako azken tantoa (22-10)
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek Miriam Arraiza eta Andrea Capellan menderatu dituzte, 22-10, eta, hala, 2025eko "Plazandreak" saioko binakako torneoko final handirako sailkatu dira.
2025/07/15 - 01:35
Itxaso Erasun: ''Oso ondo sentitu naiz kantxan''
Itxaso Erasnek "Plazandreak" saioko finala jokatuko du, 4. jardunaldiko partidan Miriam Arrillaga 18 eta 11 menperatuta. Finalean Amaia Aldai izango du aurkari.
2025/07/15 - 01:34
''Plazandreak'' saioko Erasun vs Arrillaga partidako azken tantoa (18-11)
Itxaso Erasun "Plazandreak" saioko finalera sailkatu da, Miriam Arrillaga 22 eta 11 mendean hartuta. Finalean Amaia Aldai izango du aurkari.
2025/07/14 - 22:47
Etxeberria eta Zabaleta, San Fermin Torneoko txapeldunak (11-22)
Peña eta Mariezkurrena mendean hartu dituzte, Iruñean jokatutako finalean. Urdinak oso nagusi izan dira eta Peio Etxeberriak pilotari onenaren saria ere irabazi du.
2025/07/14 - 17:35
Gernikako Grand Slama larunbatean hasiko da, eta sei bikote arituko dira nor baino nor gehiago
A multzoan, Erkiaga-Lekerika, Urreisti-Manci eta Olharan-Basque izango dira; B multzoan, ordea, Barandika-Gorka, Johan-Del Rio eta Laduche Lopez. Finala abuztuaren 16an jokatuko dute.
2025/07/14 - 11:07
''Plazandreak'' saioaren laugarren jardunaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Sekulako lehia eta emozioa, ligaxkako laugarren jardunaldian! Gaur, 21:40tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.