Esku-pilota
Beñat Apezetxeak partida ederra egin du bere debutean, Rezustarekin batera, Etxeberria-Bikuña aurkari (11-22)
Aurrelari goizuetarrak tanto oso politak egin ditu, Beotibarren, profesional bezala jokatu duen aurreneko neurketan, ostegunean; Apezetxea II.ak eta Rezustak merezita irabazi dute, Peio Etxeberria eta Bikuña baino gehiago izan baitira.
Beñat Apezetxea, debutaren aurrean: "Pilotari guztien ametsa da, txikitatik"
Aurrelari goizuetarra ostegun honetan egingo du estreinakoa, Asperen eskutik, Tolosan. Beñat Rezusta izango du lagun atzeko koadroetan, eta Peio Etxeberria eta Bikuña izango dituzte aurkari.
Kexarik ez, B Serieko finalerako pilota aukeraketan
Larunbatean B serieko binakako finala jokatuko da Bergaran. Peña II.ak eta Salaverri II.ak eta Muruak eta Gabirondok elkarren indarrak neurtuko dituzte. Protagonistak prest dira larunbateko erronkarako.
Binakako finalistak, jokatzeko gogoz, material-hautaketan
Binakako finalerako materiala hautatu dute gaur Albisu-Laso eta Altuna-Ezkurdia bikoteek, Nafarroa Arenan. Materialarekin arazorik ez, eta gogoz daude egun handian begiz jota duten “amestutako txapela” lortzeko.
Emakume Master Cupeko Binakako finalistek iganderako materiala hautatu dute
Arrizabalaga-Bergara eta Sagardui-Gaminde bikoteek jokatuko dute Eskuz Binakako Emakume Master Cupeko finala, igandean, Eibarko Astelena frontoian. Lau pilotariak gogotsu agertu dira, finala jokatzeko prest.
Final historikoa izango du aurtengo Binakakoak
Albisu-Laso eta Altuna III.a-Ezkurdia bikoteek jokatuko duten Binakako finala historikoa izango da. Hitzordua datorren martxoaren 29an izango da, Nafarroa Arenan.
Elordi, oso haserre: "Arauei jarraituta, Zabaleta eta ni egon beharko ginateke finalean"
Aitor Elordi oso haserre agertu da Laso eta Albisuren aurka Binakako finalerako txartela galdu baitute. Azken tantoetan, gertakari polemikoa izan da. Laso aldageletara joan da, baimenik gabe, eta, arauei jarraituz, zigortu beharko luketela adierazi du Aspeko pilotariak.
Laso eta Albisu izango dira Altuna eta Ezkurdiaren aurkariak Binakako final handian
Baikoko bikoteak Elordi eta Zabaleta kanporatu ditu (21-22), 21-17ko emaitza iraulita.
Dario eta Ezkurdia nagusi Jakaren eta Iztuetaren aurka (7-22)
Dariok eta Ezkurdiak mendean hartu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldian (7-22). Gaurko partidak ez zuen garrantzirik sailkapenari begira, Jaka eta Iztueta aukerarik gabe geratu baitziren aurreko astean; Altuna eta Ezkurdia, berriz, finalean dira.
Peña II-Salaverri II eta Murua-Gabirondo bikoteek jokatuko dute Binakako Serie B-ko finala
Peña II.ak eta Landak 10-22 irabazi die liderrak ziren Dario eta Lozari. Hala, azken horiek bigarren partidaren zain geratu dira, baina Muruak eta Gabirondok 2-22 irabazi diete Salaberria eta Gaskueri, finalerako bigarren txartela lortuz.
Jokin Altunak ez du larunbatean jokatuko Tolosan, eta Dariok ordezkatuko du
Ezkaraiko aurrelaria Ezkurdiarekin batera arituko da, eta Jaka eta Iztueta izanen dira aurkariak, Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren hirugarren jardunaldian. Altuna III.a eta Ezkurdia finalerako sailkatuta daude jada, eta Jakak eta Iztuetak ez daukate final hori jokatzeko aukerarik.
Jon Ander Albisuren eskuak onera egin du eta igandeko finalerdia jokatuko du
Igandeko finalerdiko material aukeraketa egin dute gaur Adarragan, Logroñon. Albisuren eskuin eskua izan da mintzagai nagusia. Ataundarrak aitortu digunez, “sentsazioak onak dira, hobera egin dit”, baina “zaila izango da %100ean iristea”.
Emakume Master Cup txapelketa jokatuko duten pilotariek kirol-arropa marka propiak eginiko jantziak izango dituzte
Markak Andrazko du izena, eta, berritasun nagusi moduan, pilotariek erabiliko duten galtzetarako patroi zehatzak dauka; Binakako Txapelketaren finalean estreinatuko dituzte, martxoaren 22an, Astelenan.
Altunaren eta Ezkurdiaren iritziz, "errespetu falta" da Nafarroa Arenan entrenatzeko aukerarik ez izatea
Laura Pausiniren kontzertua dela eta Altuna-Ezkurdiak eta klasfikatzen den bigarren bikoteak ezin izango dute Nafarroa Arenan entrenatu finala baino lehen. Hau da finalistek gaiaren inguruan duten iritzia.
Altunak ez du erabaki asteburuan jokatzeko moduan izango den
Altuna III-Ezkurdia eta Jaka-Iztueta bikoteek asteburu honetan jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerdietako partidarako materiala hautatu dute astearte honetan, Tolosako Beotibar frontoian. Jokin Altunak aitortu duenez, ez daki ziur jokatzeko moduan izango den ala ez, eskuak minduta dituelako.
Altuna-Ezkurdia, lehen bikote finalista
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia Binakako Pilota Txapelketako finalean izango dira, asteburuan Unai Laso eta Jon Ander Albisu mendean hartu ostean.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Altuna eta Ezkurdia, Binakako finalera!
Altunak eta Ezkurdiak Laso eta Albisu garaitu dituzte finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-15). Garaipen honekin, finalerako txartela eskuratu du Aspeko bikoteak.
Arrizabalaga-Bergara eta Sagardui-Gaminde izango dira finalistak Binakako Txapelketan
Igandean jokatu dituzte Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketaren finalerdietako bi partidak Agurainen. Lehen partidan, Arrizabalagak eta Bergarak 22-14 garaitu dituzte Ruiz de Infante eta Mendizabal; bigarrenean, Sagarduik eta Gamindek 12-22 menderatu dituzte Aldai eta Arrillaga.
Elordik eta Zabaletak garaipen handia lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (11-22)
Elordik eta Zabaletak 11-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Garaipen honekin, finalera iristeko borrokan garaipen garrantzitsua eskuratu dute Aspekoek; Baikoko bikotea, berriz, ia aukerarik gabe gelditu da bi partidak galdu ostean.