Emakume Master Cup
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume Master Cup txapelketa jokatuko duten pilotariek kirol-arropa marka propiak eginiko jantziak izango dituzte

Markak Andrazko du izena, eta, berritasun nagusi moduan, pilotariek erabiliko duten galtzetarako patroi zehatzak dauka; Binakako Txapelketaren finalean estreinatuko dituzte, martxoaren 22an, Astelenan.

Amaia Aldai

Amaia Aldai, Master Cup txapelketan; Argazkia: EITB

2026ko denboraldiko Emakume Master Cup txapelketa jokatuko duten pilotariek haientzat beren-beregi sortutako kirol-arropa marka jantziko dute. Markak Andrazko du izena, zirkuituak astearte honetan jakinarazi duen arabera. Markaren berritasun nagusia pilotariak erabiliko duten galtzetarako patroi zehatzak dira; galtzak Bikoteko Txapelketaren finalean estreinatuko dira, martxoaren 22an, Astelenan, Eibarren.

Emakume Master Cupek gaur nabarmendu duen moduan, “Kirolak Bat enpresak ekoitziko ditu jantziak, emakumezko esku-pilotaren erreferentziazko txapelketak jokatzen dituzten pilotarien gustuan oinarrituta, jantziak kirolarien beharretara ahalik eta ondoen moldatzeko eta kantxan inoiz baino erosoago egon ahal izateko. Galtza berri hauek Euskal Herrian ekoitziko dira, bertako ehunekin”.

Zure interesekoa izan daiteke

Emakume Master Cup
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume Master Cup Binakako txapelketa, zazpi bikote martxoaren 22ko finalean banatuko diren txapelen bila

Ostiral honetan, Etxebarrin, eta igandean, Sopelan, hasiera emango zaio binakako txapelketari. Alize Sagardui 14 urteko goizuetarrak debuta egingo du Enara Gaminde txapeldunarekin bikotea osatuz. Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara iazko txapeldunordeek elkarrekin jokatuko dute aurten ere. Gainerako bikoteak Aldai-Arrillaga, Ruiz de Infante-Mendizabal, Zabaleta-Bertiz, Ibarrola-Erasun eta Etxegarai-Capellan izango dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X