Jokin Altunak ez du larunbatean jokatuko Tolosan, eta Dariok ordezkatuko du
Ezkaraiko aurrelaria Ezkurdiarekin batera arituko da, eta Jaka eta Iztueta izanen dira aurkariak, Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren hirugarren jardunaldian. Altuna III.a eta Ezkurdia finalerako sailkatuta daude jada, eta Jakak eta Iztuetak ez daukate final hori jokatzeko aukerarik.
Jokin Altunak ez du larunbatean jokatuko Tolosan, eta Dariok ordezkatuko du, Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren hirugarren jardunaldian. Horrela, Dario arituko da Ezkurdiarekin batera, Jaka eta Iztueta aurkari. Partida horren emaitzak ez du eraginik izanen txapelketan; izan ere, Altuna III.a eta Ezkurdia finalerako sailkatuta daude, eta Jakak eta Ezkurdiak, berriz, ez daukate finala jokatzeko aukerarik.
Horrela, Dario aurrenekoz arituko da aurtengo Binakako Txapelketan Beotibarren. EITBk, ETB1 eta kirolakeitb.eus bitartez, zuzenean emanen du jaialdia.