Mayi Mujika eta Ander Iñarra gailendu dira EH Mendi Erronkan, marka berriak ezarrita
Zure interesekoa izan daiteke
Tove Alexanderssonek Zegama-Aizkorriko errekorra hautsi du, eta Elhousine Elazzaouik 2025ean lortu zuen garaipena berretsi
4:08:10 eginda, Alexanderssonek zortzi minutuan baino gutxiagoan hobetu du mendi-maratoiaren aurreko marka; gizonezkoen lasterketan, Elazzaoui gailendu da, aurreko ekitaldian ere egin zuenez.
ZUZENEAN: Zegama-Aizkorri
Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren zuzeneko emanaldia.
Nienke Brinkmanek eta Stian Angermundek irabazi dute Kilometro Bertikala
Eguraldiak baldintzatutako proba izan da, eta horren ondorioz ibilbidea laburtu egin behar izan dute. Gizonezkoetan Stian Angermundk izan da azkarrena, 32 minutu eta 47 segundo eginda. Emakumezkoetan, berriz, Nienke Brikmanek lekukoa hartu dio Naiara Irigoien azken hiru urteetako irabazleari. 38 minutu eta 21 segundotan gelditu du kronoa. Bi irabazleak, gainera, maratoia ere irabazitakoak dira.
Tove Alexandersson, Zegama-Aizkorriko faborito nagusia emakumezkoetan
Igande honetako Zegama-Aizkorri mendi maratoian luxuzko parte-hartzaileak izango dira, tartean Kilian Jornet eta Tobe Alexandersson. Gu korrikalari suediarrarekin izan gara.
Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikala murriztu dute baldintza meteorologiko txarrak iragarri baitituzte
Irteera Zegamako plazan izango da, 16:00etatik aurrera (hori ez da aldatuko), baina helmuga Itzubiagako txabolan izango da; aldaketa hori kontuan izanik, lasterketak 5 bat kilometroko ibilbidea izango du, eta desnibel positiboa 760 metrokoa izango da.
Podiumean egon nahi du Sara Alonsok igandeko Zegama-Aizkorrin, denbora hobetzeaz gain
Iaz irabazi ostean, aurtengo Zegama-Aizkorri presio gutxiagorekin bizi du Sara Alonso korrikalari donostiarrak. Hala ere, marka hobetu nahi du, eta podiumaren bila ere irtengo da igandean.
Zegama-Aizkorriren atzean dagoen esperientzia emozionala, aztergai
Zegama-Aizkorri mendi-maratoiaren atzean dauden sentimenduetan sakondu dute Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek lan baten bidez. Zer-nolako ondorioak atera dituzten azaldu dute bideo honetan.
Mikel Legarreta urnietarra, 25. Zegama-Aizkorri lasterketaren atarian
Mikel Legarreta mendi korrikalari urnietarrak Zegama-Aizkorri lasterketaren ekitaldi guztietan hartu du parte, 2002. urtea ezkero. Aurten ere, igande honetan, irteeran izango da.
Zegama-Aizkorri: 25 urte, 30 garaile
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketaren 25. ekitaldia jokatuko dute igande honetan, maiatzaren 17an. Lehen edizio hartatik gaur egunera arte izandako garapenaz hitz egin dugu antolatzaileekin.
Gontzal Mugoitio eta Andrea Garai nagusi, Segura-Zerain mendi-lasterketan
Segura-Zerain mendi-lasterketaren 9. ekitaldiaren laburpen bideoa da honakoa. 25 kilometro eta 1.700 metroko goranzko desnibela duen lasterketa da. Gizonezkoetan, Gontzal Mugoitio gailendu zen; emakumezkoetan, berriz, Andrea Garai.