Zierbenak eta Getariak palak jo dituzte Lekeitioko estropadako helmugaratzean
Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak kalez kanpo joan dira eta bata bestearengandik oso gertu helmugaratu dira. Epaileak aldentzeko keinua egin die, baina beranduegi.
Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak kalez kanpo joan dira eta bata bestearengandik oso gertu helmugaratu dira. Epaileak aldentzeko keinua egin die, baina beranduegi.
Hirurak denboraldi honen amaieran erretiratuko direla eta, Donostiako Klasikoaren helmugan bildu diren zaleen omenaldia jaso dute.
Oriok ez du erritmoa jaisten Eusko Label Ligan, eta igande honetan ere bere nagusitasuna erakutsi du Hondarribiko XXXIX. Bandera ere irabazita. Bestalde, Hondarribiak estropada bikaina osatu du etxeko uretan, sailkapeneko bigarren postuan geratuz.
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Hondarribiko Banderan, ontzi barrutik ikusita.
Hondarribiko estropada zaila izan da brankarientzat. Euskotren Ligan, Oriok segundo pare bat galdu ditu ziabogan; Eusko Label Ligan, berriz, San Juanek eta Santurtzik izan dituzte arazoak.
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Hondarribiko estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Arraun Lagunakeko patroia pozik agertu da Etxabe entrenatzaileak emandako aukeragatik, eta baita garaipena lortzeagatik ere. Haize indartsua zegoela ere esan du.
Javier Zabala eta Jose Javier Zabaleta Andre Maria Zuriaren Torneoaren txapeldun izan dira, Jon Mariezkurrena II.aren eskuineko eskuko kailu baten irekierak finala etetera behartu ostean, markagailuak 18-11 erakusten zuenean. Berriozarko atzelaria Iker Larrazabalekin aritu da bikotea osatuz, baina lesioak txapela defendatzeko aukerak zapuztu ditu.
Harri-jasotzaileen urteroko zita garrantzitsua izan dugu Donostiako Trinitate Plazan: Uliako Harria eta Igeldoko Harria txapelketak. Gizonezkoetan, Mikel Lopetegi Urra izan da garaile, iaz bezala, Igeldoko harriari 18 jasoaldi emanda. Emakumezkoetan, iazko garaileak (Ainitze Zumeta) ez du parte hartu, eta Maddi Gesalaga nagusitu da, Uliako harria 22 aldiz jasota.
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan, ontzi barrutik ikusita.