Europako titulua jokoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kerman Lejarraga vs David Avanesyan, errebantxa, zuzenean, ETBn

Larunbatean, irailaren 28an, bizkaitarraren eta errusiarraren arteko borroka izango da Bilbao Arenan. ETB1ek zuzenean eskainiko du gau-ekitaldia.
Kerman Lejarraga. Argazkia: EFE
Kerman Lejarraga. Argazkia: EFE

Kerman Lejarragaren eta David Avanesyanen arteko errebantxa, welter pisuko Europako titulua irabaztekoa, irailaren 28an izango da, Bilbao Arenan. Nahiz eta gau-emanaldia 21:30ean hasi (zuzenean ETB1etik), borroka handia 23:00ak inguruan jokatzea espero da.

Morgakoak errusiarraren aurka galdutako garaikurra berreskuratzeko aukera izango du eta, gainera, bere jarraitzaileen aurrean; izan ere, David Avanesyanek KOz garaitu zuen Kerman Lejarraga Bilbao Arenan. Epaileak borroka gelditu zuen euskaldunak jasotako kolpe zaparradaren ondorioz. Bederatzigarren asaltoan Morgakoa lurrera jausi zen eta, beraz, epaileak borroka amaitutzat eman zuen, Avanesyanen alde.

Lejarraga ringera bueltatu zen ekainaren 7an, errusiarraren aurkako borroka galdu eta 70 egunera. Hala, superwelter pisuko WBC Latindar txapelketa irabazi zuen, Luis Solis mexikarraren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Jose María Olazabal, golfista
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Maria Olazabal: “V. Bizkaia Openak etorkizun ona dauka; profesionalek zelaia eta txapelketa maite ditugu”

Jose Maria Olazabal, Augustako Mastersa bi aldiz irabazi duen jokalaria, V. Bizkaia Openeko kartelaren buru da, Espainiako Golf Profesionalaren Elkarteko (PGAe) zirkuituaren txapelketa garrantzitsuenetakoan. Olazabalekin batera, beste 145 jokalarik eman dute izena. Hondarribikoak ostegun honetan hasi den US Opena ere aztertu du, baita Jon Rahmek txapelketan izango dituen aukerak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X