LIV Golf zirkuituak amaiera iragarri du arazo ekonomikoengatik
Finantza-babes faltaz gain, munduko jokalari onenek txapelketa utzi izanak eragina izan du erabakian.
LIV Golf orain dela bost urte sortutako zirkuitu saudiarabiarrak ez duela martxan jarraituko iragarri du ostegun honetan. Batetik, babes ekonomikoa galdu du antolakuntzak; bestetik, munduko jokalaririk onenek ez jarraitzeko erabakia hartu dute.
Saudi Arabiako Inbertsio Publikoko Funtsak (PIF) finantzatuta sortu zen zirkuitua, baina ia hondoratuta geratu zen inbertsio hori bertan behera geratu zenean. Ondoren, LIV Golfek 300 milioi dolarreko finantzaketa potentziala lortu zuen BC Partners Credit erakundetik. Dena den, proiektua ez dela bideragarria iragarri du orain, "operazioak modu ordenatuan eteteko trantsizioa hasteko asmoa" azalduta.
Horrez gain, golfari nagusiek zirkuitua uztea erabaki dute, eta hori izan da gakoetako bat: Jon Rahm, Sergio Garcia, David Puig, Tyrrell Hatton, Louis Oosthuizen, Ian Poulter, Brooks Koepka eta Patrick Reed.