Gloucester eta Cardiff Blues aurrez aurre gaur Bilbon, Challenge Cupeko finalean
Gloucester eta Cardiff Blues taldeek Challenge Cup txapelketako finala jokatuko dute gaur gauean, 21:00etan, Bilboko San Mames futbol-zelaian; bihar, berriz, Champions Cupekoa jokatuko da, 17:45ean.
1997an sortu zen lehiaketa hau, eta iazko finalean Stade Français taldeak Murrayfielden jokatutako finalean Ingalaterrako Gloucester gainditu zuen, 2006ko eta 2015eko txapelduna.
Cardiff Blues taldea izango du aurkari Gloucesterrek. 2010ean Toulon gainditu zuen Marseillan, eta titulu hori irabazi duen Galesko talde bakarra da.
Taldeak
Gloucester: 15. Woodward; 14. Marshall, 13. Twelvetrees, 12. Atkinson, 11. Trinder; 10. Burns, 9. Braley; 1. Hohneck, 2. Hanson, 3. Afoa, 4. Slater, 5. Galarza, 6. Polledri, 7. Ludlow, 8. Ackermann.
Cardiff Blues: 15. Anscombe; 14. Lane, 13. Lee-Lo, 12. Halaholo, 11. Scully; 10. Evans, 9. Tomos Williams; 1. Gill, 2. Dacey, 3. Filise, 4. Davies, 5. Turnbull, 6. Navidi, 7. Jenkins, 8. Nick Williams.
Epailea: Jerome Garcés (Frantzia).
Ordua: 21:00.
Estadioa: San Mames.