Errugbia
Simone Ragusi italiarra entrenatzaile eta hamar jokalari berri, Ampo Ordizian
Igande honetan bertan hasiko den denboraldi berrira begira aurkezpen ofiziala egin du talde gipuzkoarrak. Simone Ragusi italiarrak zuzenduko du taldea datozen bi denboraldietan. Aurreko denboraldian final-laurdenetan galdu zuten ligako play-offa, eta aurten are zailagoa izango da, ligak hamar talde baino ez baititu izango.
Maxime Lucuren Bordelek bigarrenez jarraian irabazi du Txapeldunen Kopa, Bilbon
Bordelek nagusitasun handiz garaitu du Irlandako Leinster taldea (19-41). Maxime Lucu lapurtarra izan da finaleko jokalaririk onena. San Mamesek marka berria ezarri du, estadioan 52.327 ikusle bilduta.
Montpellierrek hirugarrenez irabazi du Challenge Kopa
59-26 irabazi dio Ulster Ipar Irlandako taldeari San Mamesen jokatutako finalean.
Frantziarrek eta irlandarrek Bilbo hartu dute, San Mamesen Europako txapeldun izateko itxaropenarekin
Frantziako eta Irlandako taldeen arteko lehia bikoitza izango da. Ostiral honetan (21:00), EPCR Challenge Cup Europako bigarren txapelketaren finala jokatuko dute Ulsterrek eta Montpellierrek. Larunbatean (15:45), Investec Champions Cup txapelketa nagusiko final handia izango da Bordeaux eta Leinster taldeen artean.
Europako bi final jokatuko dira San Mamesen: Bordeaux-Leinster eta Ulster-Montpellier
Errugbiko Europako txapelketa garrantzitsuenetako bi finalak maiatzaren 22an eta 23an jokatuko dira San Mames estadioan.
San Mamesek errugbiko Champions Cup eta Challenge Cup finalak hartuko ditu berriro maiatzaren 22an eta 23an
Asteburu honetan bi txapelketak hasteko ordu gutxi falta direnean, 24.000 sarrera bikoitz baino gehiago saldu dira, salgai jarriko direnen % 50 baino gehiago.