Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fenerbahçe, Realaren aurkaria Europa Cupeko final-zortzirenetan

Kanporaketa bi partidatan jokatuko dute: joanekoa, urriaren 28-29an eta itzulikoa, azaroaren 10-11n.

Hearts-Real-Sociedad-0-0-Europa-Cup

Heartsen aurkako kanporaketaren artxiboko irudia.

Realak Fenerbahçe izango du aurkari UEFA Women's Europa Cupeko final-zortzirenetan, ostiral honetan Nyongo (Suitza) Europako Futbol Etxean egindako zozketaren arabera. 

Joaneko neurketa Zubietan jokatuko dute, urriaren 28an edo 29an; itzulikoa, ostera, azaroaren 10ean edo 11n izango da, Fenerbahçeren zelaian. Kanporaketan aurrera egiten duen taldeak PSV Eindhoven nederlandarraren eta Eintracht Francfort alemaniarraren arteko irabazlearen kontra jokatuko du, final-laurdenetan.

Gorka Alvarezek entrenatzen dituen neskek joan den asteazkenean Eskoziako Hearts 4-0 menperatu ostean lortu zuten hurrengo fasera aurrera egitea, Zubietan. 

Gainerako kanporaketak

Zozketaren arabera, honako partida hauek osatuko dute kanporaketa: 

  • PSV vs Frankfurt
  • Brann vs Czarni
  • Spartak vs Myjava
  • Rosenborg vs Brondby
  • Sparta Praha vs SCU Torreense
  • Ajax vs Malmö FF
  • Wolfsburg vs Feyenoord
Publizitatea
X
Publizitatea
X