Realak puntu bat behar du Giuseppe Meazza, Inter Milanen aurka, bere multzoko lehen postua lortzeko
Realak puntu bat behar du gaur, 21:00etatik aurrera, Giuseppe Meazzan, Inter Milan aurkari, 2023-24 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzo fasea D multzoan lehen postuan amaitzeko. Imanolen gizonek hamaika puntu dituzte, Simone Inzaghiren taldeak beste, eta D multzoko aurreneko postuan daude; goal-averagea, baina, Inter Milanek baino hobea dutenez, eta nola Reale Arenan Realak eta Inter Milanek bana egin zuten, Giuseppe Meazzan berdinketa erdietsita Realak lehen postua eskuratuko luke, eta hori abantaila handia izango litzateke final zortzirenetako zozketari begira.
Maila goreneko neurketa honetara, Reala ezin hobeto iritsi da, are gehiago larunbatean Vila-realen lortutako garaipen bikaina kontuan izanik (talde txuri-urdina 0-3 nagusitu zen). Deialdian ez dira sartu, lesionatuta daudelako, Ander Barrenetxea, Momo Cho eta Brais Mendez, baina bueltan da Mikel Oyarzabal kapitaina, aitatasun baimena izan eta gero. Nabarmentzeko modukoa da, halaber, Jon Martin 17 urteko erdiko atzelaria ere deitu duela Imanol entrenatzaileak.
Hamaikakoari dagokionez, litekeena da Mikel Oyarzabal hasieratik zelairatzea, eta Arsen Zakharyan ere egon liteke hasierako taldean; azken horrek partida ona egin zuen Vila-realen, denboraldiko onena orain arte. Hori bai, Beñat Turrientesek ere badu aukera hamaikakoan sartzeko, Braisen ordez.
Aurretik, Realak aurkari oso zaila eta sendoa izango du. Inter Milan denboraldi ederra ari da egiten, eta Italian txapelketa guztietan du irabazteko aukera. 2022-23 denboraldiko Txapeldunen Ligan txapeldunorde izan zen Milango taldea, eta hautagai nagusietakoa da Italiako Liga eskuratzeko, Kopa eta Superkopa berriro bereganatzeko, eta, berriro ere, bere herrialdeko ordezkaririk onena izateko Europako txapelketetan. Jokalari bikain asko ditu, eta, hori gutxi balitz bezala, talde oso indartsua osatzen dute horiek. Elkarren segidako 13 partida daramatza galdu gabe, hamar norgehiagoka irabazita eta hiru berdinduta, eta partida bakarra galdu du 2023-24 denboraldian.
Inzaghiren taldean, Lautaro Martinez da jokalaririk onena. 14 gol sartu ditu Ligan, eta beste bi Txapeldunen Ligan, denboraldi honetan. Oso ondo dabil, halaber, Yann Sommer atezaina; etxean jokatutako azken hiru partidetan, ez du gol bat ere jaso.
Inter Milan-Reala: gaur, 21:00etan, Giuseppe Meazza (San Siro) futbol zelaian
Balizko hamaikakoak:
Inter Milan: Sommer; Acerbi, Bastoni, Bisseck; Darmian, Barella, Calhanoglu, Frattesi, Dimarco; Thuram eta Lautaro.
Reala: Remiro; Traore, Zubeldia, Le Normand, Tierney; Zubimendi, Merino, Zakharyan; Kubo, Sadiq edo Silva eta Oyarzabal.
Epailea: Sandro Scharer (Suitza).
Zure interesekoa izan daiteke
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Sanseren joak Andorra menderatu du (1-3)
Donostiako filiala zehaztasunez, potentziaz eta erasoetan zuzen aritu da lehen zatian, eta azkar ziurtatu du garaipena.
Matarazzo: “Kopan izandako lehiakortasuna gogoratu nahi dut"
Realeko entrenatzaileak igandean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Talde madrildarraren aurka Errege Kopa irabazi zutenean erakutsitako lehiakortasuna ikusi nahi duela nabarmendu du.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.