Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Red Bull Leipzigen aurka jokatuko du

Play-offetako joaneko partida otsailaren 17an izango da, eta bueltakoa, hilaren 24an, Reale Arenan.
Liga Europako zozketa
Liga Europako zozketa

Gaur egin da Europa Ligako hurrengo kanporaketako partiden zozketa Nyonen (Suitza).

Realak Red Bull Leipzig izango du aurkari play-offetan. Joaneko partida otsailaren 17an jokatuko dute txuri-urdinek, etxetik kanpo, eta bueltakoa, berriz, hilaren 24an, Reale Arenan.

Final-zortzirenetako partiden zozketa otsailaren 25ean egingo dute.

Europa Ligako hamasei talde eta Txapeldunen Ligako zortzi arituko dira hurrengo fasean.

AURREKANPORAKETA

Red Bull Leipzig - Real Sociedad

Porto - Lazio

Borussia Dortmund - Rangers

Sheriff - Sporting Braga

Bartzelona - Napoles

Atalanta - Olympiakos

Sevilla - Dinamo Zagreb

Zenit - Real Betis

Europa Ligako final-zortzirenetarako sailkatutako taldeak

Olympique Lyon

Monako

Eintracht Frankfurt

Spartak Mosku

Galatasaray

Izar Gorria

Bayer Leverkusen

West Ham

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X