Realak Europa Ligako final-hamaseirenetarako txartela lortu du PSV mendean hartuta
Realak irabazi egin du PSV Eindhovenen aurka (3-0) ostegun honetan Reale Arenan jokatu duen Europa Ligako multzoen faseko seigarren jardunaldiko partida eta txapelketako hurrengo faserako txartela lortu du.
Final-hamaseirenetan egongo da talde txuri-urdina, B multzoko bigarren sailkatu moduan. Beste multzoetako bigarren sailkatuekin eta Txapeldunen Ligako multzoen fasean hirugarren postuan amaitu duten taldeekin batera egongo da astelehenean egingo den final-hamaseirenetako zozketan. Europa Ligako multzoen fasea lidergoan bukatu duten taldeak final-zortzirenetara sailkatuta daude.
Neurketako bigarren minutuan izan du lehen abagunea PSVk, baina Aritz Elustondo gurutzatu da baloia mozteko eta area barruan bakarrik zegoen Gakporen errematea ekiditeko. Realaren erantzuna 15. minutuan iritsi da; Isakek atzean utzi ditu aurkariak, area barruan sartu da, eta jaurtiketa atezainaren gorputzera bota du. Minutu bat beranduago, PSVk kontraerasoa antolatu, eta Remiro atezainak gelditu du Gakporen errematea. Ondoren, 21. minutuan, Remirok Herbehereetako taldearen gola eragotzi du, Mweneren jaurtiketa kornerrera desbideratuta. Norgehiagokako 35. minutuan ere gertu izan du gola PSVk, baina Brumaren jaurtiketa langa jo du, eta ez da sare barrura sartu.
Reala partidan momentu txarra pasatzen ibili denean, 40. minutuan, epaileak talde txuri-urdinaren aldeko penaltia adierazi du, Mwenek area barruan eskuarekin moztu baitu Januzajen jaurtiketa. Oyarzabalek jaurti du penaltia eta 1-0ekoa jarri du markagailuan.
Norgehiagoka atsedenaldira iristear zenean, talde bisitaria berdinketa lortzetik gertu egon da, baina Boscagliaren jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da, gutxigatik.
Bigarren zatian, atzean itxaron dio Realak PSVri. Herbehereetako taldea erasokor zelairatu da, baina ez du abagune argirik sortu lehen minutuetan. Neurketako 61.minutuan, talde bisitariak huts egin du defentsan, eta Oyarzabalek bigarren gola sartu du (2-0).
Talde txuri-urdinak bideratuta utzi du garaipena bigarren gola sartu ostean. Gainera, 78. minutuan PSV jokalari bat gutxiagorekin geratu da Sangarek bigarren txartel horia ikusi baitu Zubimendiri ukondokada emateagatik.
Azken txanpan eroso jokatu du Realak eta beste golen bat sartzeko aukera izan du; Sorlothek izan du abagunea 84. minutuan, baina baloia gehiegi loratu du Drommel atezainaren aurrean. Partida amaitzear zenean, 94. minutuan, Sorlothek talde txuri-urdinaren garaipena biribildu du gola sartuta (3-0).
Fitxa teknikoa:
3.- Reala: Remiro; Zaldua, Elustondo, Le Normand, Aihen; Zubimendi (Pacheco, 83. min), Zubeldia, Oyarzabal (Gorosabel, 83. min); Januzaj (Turrientes, 69. min), Isak (Sorloth, 80. min) eta Portu (Barrenetxea, 69. min).
0.- PSV Eindhoven: Drommel; Mauro Jr (Max, 85. min), Boscagli, Ramalho, Mwene (Teze, 69. min); Sangare, Gutierrez; Bruma, Götze; Doan (Madueke, 61. min) (Vertensen, 68. min) eta Gapko (Vinicius, 61. min).
Golak: 1-0, 43. min: Oyarzabal, penaltiz. 2-0, 61. min: Oyarzabal. 3-0, 94. min: Sorloth.
Arbitro: Felix Zwaye (Alemania). Sangare PSVko jokalaria egotzi du bigarren txartel horia aterata, 74. minutuan. Zubimendi, Isak, Boscagli, Mwene, Götze eta Bruma jokalariei ere txartel horia bana atera die.
Zure interesekoa izan daiteke
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.