Osasuna
2025/11/29 - 17:47
Osasunak puntu bat eskuratu du Mallorcan neurketaren amaieran (2-2)
Boyomok 92. minutuan egindako golari esker, puntu bat urratu dute gorritxoek Mallorcan (2-2), eta Alessio Lisciren taldea aldapan gora jarri zaion partida bati buelta emateko gai izan da, etxekoek bi goleko aldea izan baitute bigarren zatiaren hasieran.
2025/11/28 - 18:09
Lisci: "Partida garrantzitsua da, eta dena eman behar dugu zelaian"
Osasunak Jagoba Arrasateren Mallorcaren aurka jokatuko du larunbat honetan. Alessio Liscik sailkapenetik eta etxetik kanpoko dinamika txarretik "isolatuta" ekin nahi dio partidari.
2025/11/23 - 19:04
Osasunaren batzarrak 86 milioiko aurrekontua onartu du 2025-2026 denboraldirako
Baluarte auditoriumean bildu diren bazkide konpromisarioek eta batzarra Internet bidez jarraitu dutenek aurrekontua onartzea erabaki dute, aldeko 279 boto, kontrako 97, 54 boto zuri eta 2 baliogabe eman baitituzte.
2025/11/22 - 22:22
Moncayola: ''Ez dakit zer gertatzen den bigarren zatietan, baina gauzak aldatu behar ditugu''
Osasunako jokalariak EA Sports Ligako 13. jardunaldiko derbian Realaren aurka jasandako porrotaz (1-3) hitz egin du.
2025/11/21 - 16:22
Lisci: ''Kabroiagoak izan behar dugu zelai barruan, barrabasagoak''
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 13. jardunaldian Realaren aurka Sadarren jokatuko duten derbiaz aritu da.
2025/11/14 - 21:58
Ebro-Osasuna Kopako partida egun bat aurreratu dute, abenduaren 2ra
Partida abenduaren 3an jokatu behar zen, asteazkenean, Ibercaja Estadioan, eta, azkenean, egun bat lehenago jokatuko da: abenduaren 2an, asteartean, 19:00etan.
2025/11/13 - 20:12
Osasunak bederatzi hutsegitekin entrenatu du
Talde nafarrak Tajonarreko instalazioetan egin du entrenamendua, bertan bederatzi jokalariren hutsegiteak izan da nabarmenduena. Entrenamenduan indarreko ariketak egin dituzte gimnasioan eta ondoren baloiarekin lana zelaian.
2025/11/12 - 21:17
Jon Moncayolak lesioa du ezker hankako aduktorean
Osasunako erdilariak entrenamendua utzi behar izan du minagatik, eta proba-medikoak egin eta gero, ondorioztatu dute giharretako lesioa duela.
2025/11/08 - 20:33
Osasuna jaitsiera postuetatik gertuago Sevillan galdu eta gero (1-0)
Ruben Vargasek penaltiz sartu du Sevillari garaipena eman dion gola, eta gorritxoak sailkapenean gero eta okerrago daude.
2025/11/07 - 15:34
Lisci: ''Etxetik kanpo buru gehiagorekin jokatu behar da, eta ez horrenbeste bihotzarekin''
Alessio Liscik adierazi du Osasunarentzat garrantzitsua dela Sevillaren aurkako partidan punturen bat lortzea, ligako etenaldira lasaiago heltzeko.
2025/11/06 - 13:57
Budimirrek lesioa du ezker hankako soleoan, eta baja izango da Sevillaren aurkako partidan
Osasunako aurrelari kroaziarrak mina izan zuen Oviedoren kontrako neurketan. Hainbat proba egin ostean, lesio duela baieztatu dute.
2025/11/04 - 22:42
Osasunak Badalona Women taldearen aurka galdu du Taxoaren, Erregina Kopan (0-3)
Lorena Navarrok, P. Sanchezek eta Priscillak sartu dituzte Kataluniako taldearen golak.
2025/11/04 - 20:43
Surinamek Sheraldo Becker deitu du, eta Osasunak Lucas Torro gabe entrenatu du
Surinameko selekzioak munduko txapelketara sailkatu nahi du; orain, A multzoaren lehenengo postuan dago, sei punturekin. Beste alde batetik, Torrok astearte honetako entrenamendua galdu du.
2025/11/04 - 00:34
Osasunak puntu bat eskuratu du Oviedon, eta etxetik kanpo aurrenekoa bildu du (0-0)
Nafarroako taldeak berdinketa eskuratu du Real Oviedo aurkari, eta, horrenbestez, estreinakoz lortu du puntu bat Sadarretik at aurtengo Ligan. Lisciren gizonak, hamaika jardunalditan hamaika puntu erdietsita, hamabosgarren postuan dabiltza sailkapenean.
2025/11/02 - 15:34
Lisci: ''Talde heldua izateko partida da''
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 11. jardunaldian Oviedoren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/10/30 - 19:07
Iker Benitok hautsita du eskuin belauneko lotailu gurutzatua, eta ebakuntza egingo diote datorren astean
Jokalari gorritxoari proba medikoak egin dizkiote Nafarroako Unibertsitatea Klinikan, asteazkenean Sant Jordi taldearen aurkako neurketaren azken txanpan min hartu ondoren.
2025/10/30 - 17:56
Aimar Oroz taldekideekin entrenatzen hasi da berriz
Jokalari arazuriarrak hilabete eta erdi darama zelaietatik kanpo, ezkerreko oin-zolako faszian lesioa zeukalako; ostegun honetan taldekideekin entrenatu du.
2025/10/29 - 23:37
Liscik onartu du Raul Garciak ''minutu gehiago merezi'' dituela
Osasunako aurrelari kataluniarrak Sant Jordi talde xumearen aurka lortutako hat-trickak Errege Kopako hurrengo kanporaketarako sailkapena bideratu du. Budimirrek gorritxoen laugarren gola egin du, eta Kike Barjak, bosgarrena, nafarren garaipena borobiltzeko.
2025/10/29 - 23:12
Sant Jordi-Osasuna partidaren laburpena eta golak (0-5)
Osasunak 0-5 irabazi dio Mallorcako Sant Jordi taldeari; beraz, gorritxoek aurrera egin dute txapelketan. Neurketaren laburpena eta golak, bideo honetan ikusgai.
2025/10/29 - 22:01
Raul Garcia de Haroren hat-trickak eraman du Osasuna sailkatzera, Sant Jordi apalaren aurrean (0-5)
Budimirrek eta Kike Barjak gorritxoen garaipena borobildu dute Mallorcako talde apalaren aurka. Iker Benitok eta Mauro Echegoyenek, min hartuta, futbol-zelaia utzi behar izan dute.