Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.
Osasunak eta Mallorcak 2-2 berdindu dute Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partida. Mallorcak aurrea hartu du lehen zatian, Sergio Herrera atezainak akats larri bat egin ostean, Muriqik gola egin baitu. Muriqik berak abantaila handitu du atsedenaldiaren ostean, bigarrena sartuta.
Talde bakoitzak txartel gorri bat ikusita jokalari bat galdu arren, Osasunak hobera egin du azken minutuetan: Kike Barjak aldea murriztu du 89. minutuan, eta Budimirrek markagailua berdindu du 93.ean. Gorritxoek hirugarrena egiteko aukera izan arren, ez dute asmatu.
Lehen zatia oso parekatua izan da, eta aukera garbi gutxi izan dira. Mallorcak erronboan kokatu da zelaian (1-4-4-2), erasoa hegaletatik bilatuz, baina erdiraketek ez dute zehaztasun handirik izan.
Lehen abagunea 14. minutuan iritsi da, Victor Muñozen jaurtiketa ahul batekin, baina Leo Romanek erraz gelditu du.
Minutuek aurrera egin ahala, Osasunak baloiarekin presentzia handiagoa lortu du, eta hegaletatik iristen saiatu da, arrisku handirik sortu gabe. Hala ere, 35. minutuan, Mallorcak aurrea hartu du markagailuan, Sergio Herreraren akats larri bat baliatuta. Area kanpoan buruz baloia urruntzen saiatu denean, baloiak Muriqiren bularra jo du eta ate barrura sartu da (0-1).
Atsedenaldira iritsi aurretik, Herrerak Mallorcaren bigarrena eragotzi du Pablo Torrek buruz erremate arriskutsua egin ostean.
Horrela, talde bisitaria abantailarekin joan da atsedenaldira.
Bigarren zatian, Osasuna beste bizitasun batekin atera da, eta Liscik erasoko aldaketa bikoitza egin du Raul eta Moro zelairatuz.
Entrenatzaile italiarraren erasoko planteamendua, baina, zapuztu egin da Mallorcak kontraerasoan bigarrena egin duenean. Muriqik ate barrura bidali du baloia, etxeko taldearen partida maldan gora jartzeko (0-2).
Mallorcak ondo eutsi dio markagailuari, baina Virgilik txartel gorria ikusi du Morori sarrera bat egin ostean.
Handik gutxira, Raulek ikusi du gorria, VARek jokalariak egindako sarrera bat aztertu ondoren.
Neurketaren azken minutuetan, 89. minutuan, Kike Barjak aldea murriztu du (1-2).
Ondoren, azken hasperenean, 94. minutuan, Budimirrek berdinketaren gola egin du, kontraerasoan (2-2). Gorritxoek aukera izan dute hirugarrena egiteko, baina ez dute asmatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Muñoz: “Jokalari garrantzitsua izan nahi dut Osasunan”
Iker Muñoz Osasunako jokalariak 2030era arte luzatu du kontratua Osasunarekin, eta asteazken honetan prentsaurrekoa eman du erabakiarekin nola sentitzen den adierazteko.
Iker Muñoz: “Betis oso talde ona da eta puntu bat atera dugu"
Osasunako jokalariak Betisen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 31. Jardunaldiko partidan.
Puntu gazi-gozoa lortu du Osasunak Betisen aurkako partida bizian (1-1)
Andaluziako taldea azkar aurreratu da markagailuan, Abdek sartutako golari esker, baina gorritxoek atsedenaldia heldu baino lehen berdindu dute emaitza. Budimirrek egin du gola, penaltiz.
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.