EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sergio Herrera harresi bilakatu da Osasunari puntu bat emateko Elxen aurka (0-0)

Elxek hainbat aukera izan ditu gola sartu eta aurretik jartzeko, baina atezain gorritxoak partida bikaina burutu du aukera bakoitza zapuzteko.
Sergio Herrera

Sergio Herrera, partidan zehar. Argazkia: Osasuna

Osasunak hutsean berdindu du Elxekin ostiral honetan, EA Sports Ligako 24. jardunaldiari hasiera eman dion partidan, Martinez Valero zelaian.

Etxeko taldea nabarmen hobea izan da lehen zatian, jokoan nagusitasuna erakutsi du eta aukerarik argienak izan ditu. Alvaro Rodriguezek bi aukera paregabe izan ditu Elx aurretik jartzeko, baina aurrelaria ez da fin ibili.

Lehen ordu erdia igaro arte ez da iritsi gorritxoen lehen aukera argia. Victor Muñozek area barruan baloia kontrolatu eta jaurtiketa egin du, baina defentsa jo du. Oro har, baloiarekin eta hura gabe, Osasunari kosta egin zaio arriskua sortzea, eta jokaldi pare bat lotu dituen arren, ez dira atezaina probatzeko gai izan.

Bigarren zatia hobeto hasi du talde nafarrak, eta Budimirrek aukera bi izan ditu: Aimarren pasea jaso ondoren kanpora bota du jaurtiketa, eta korner bat buruz errematatu du.

Hortik aurrera, Elxek berriz hartu du agintea, eta Sergio Herrera adi ibili behar izan da eraso bat mozteko. Da Silva izan da etxekoan jokalari arriskutsuena oraingoan, baina Osasunako atezainak partida bikaina jokatu du, eta hainbat gol aukera zapuztu ditu.

Azken uneetan, Morok Osasunari hiru puntuak emango zizkion gola sartzeko aukera izan du, baina atezainak ongi estali dio atea. Hala, hutsean bukatu da partida, eta Osasunak bosgarren jardunaldia batu du galdu gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X