Bi denboraldiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alessio Lisci da Osasunako entrenatzaile berria, 2027ra arte

Entrenatzaile italiarra, 39 urtekoa bera, Mirandesetik iritsi da Nafarroako taldera; azken bi denboraldietan izan da Mirandesen, eta, berriki amaitutako denboraldian, talde horrek EA Sports Ligarako igoerako finala jokatu du. Liscik hurrengo bi urteetan zuzenduko Osasuna.
Alessio Liscik bi denboraldiz zuzenduko du Osasuna. Argazkia: EFE.
Alessio Liscik bi denboraldiz zuzenduko du Osasuna. Argazkia: EFE.

Alessio Lisci izango da Osasunako entrenatzailea ondorengo bi denboraldietan, 2026-27 denboraldia amaitu arte, Nafarroako klubak astelehen arratsaldean iragarri duenez. Entrenatzaile italiarra, 39 urtekoa bera, Mirandesetik iritsi da Nafarroako taldera; azken bi denboraldietan izan da Mirandesen, eta, berriki amaitutako denboraldian, talde horrek EA Sports Ligarako igoerako play-offeko finala jokatu du. Osasunak astearte arratsaldean aurkeztuko du Lisci, Sadarren, 17:00etan.

Osasunak nabarmendu duenez, Alessio Lisci Lehen Mailan ere aritutakoa da; izan ere, 2021-22 denboraldian, Levante hartu zuen bere gain. Talde horrek hobera egin zuen, entrenatzaile erromatarraren eskutik, baina ezin izan zuen Bigarren Mailarako jaitsiera saihestu.

Lisci 2023an heldu zen Mirandesera. Aurreneko urtean, mailari eustea erdietsi zuen, eta bigarrenean, ordea, erakutsi du entrenatzaile bikaina dela; hain zuzen, Mirandes lehenengo aldiz Lehen Mailara igotzetik oso gertu gelditu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X