Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak Valentin Rosier fitxatu du, hurrengo hiru denboraldietarako

Leganesetik iritsi da Osasunara; Madrilgo taldearekin, ekainaren 30era arte du kontratua. Eskuin alboko atzelari frantziarrak 15 milioi euroko etete klausula izango du; 2024-25 denboraldian, 36 partida jokatu ditu.
Valentin Rosier, Sadarren; hori izango du etxea, gutxienez, 2028ra arte. Argazkia: Osasuna.
Valentin Rosier, Sadarren; hori izango du etxea, gutxienez, 2028ra arte. Argazkia: Osasuna.

Osasunak Valentin Rosier fitxatu du hurrengo hiru denboraldietarako, alegia, 2027-28 denboraldia amaitu arte, Nafarroako klubak asteazkeneko arratsaldeko azken orduan iragarri duenez. Eskuin alboko atzelari frantziarra Leganesetik iritsi da Osasunara; Madrilgo taldearekin, ekainaren 30era arte du kontratua. Jokalariak 15 milioi euroko etete klausula izango du; 2024-25 denboraldian, 36 partida jokatu ditu.

28 urtekoa bera (abuztuan egingo ditu 29), Rosier, Leganesen ez ezik, beste talde hauetan ere aritu da: Frantziako Rodez Aveyronen, Dijonen eta Nizan, eta Sporting Portugalen eta Besiktasen. Frantziako 21 urtetik beherako selekzioarekin ibilitakoa da, eta badu esperientzia Txapeldunen Ligan, Europa Ligan eta Konferentzia Ligan.

Osasunak argitaratutako bideo batean ikusten denez, Rosier "oso pozik" dago Iruñeko taldearekin sinatuta, eta gustura ikusi zaio Sadarren.

Zure interesekoa izan daiteke

Espanyol's Kike García (C) celebrates after scoring against Osasuna during the Spanish LaLiga soccer march between CA Osasuna and RCD Espanyol, in Pamplona, Spain, 17 May 2026. EFE/ Jesus Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasunak Espanyolen aurka galdu du Sadarren (1-2), eta azken jardunaldian bermatu beharko du mailari eustea

Romerok, lehen zatian, aurretik jarri du Espanyol, Victor Muñozek berdinketa egin du atsedenaldiaren ostean, eta Kike Garciak, 53. minutuan, partidan erabakigarria izan den gola sartu du. Emaitza horrek dakar Osasunak 42 puntu dituela jarraitzen duela, alegia, hamazortzigarren postuan dabilen Gironak baino bi gehiago, eta hemeretzigarren tokian dagoen Mallorcak baino hiru gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X