Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak garaipen argia lortu du Chiclanan (0-5), eta Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da

Raul Garciak bi gol sartu ditu, eta Iker Benitok, Jose Arnaizek eta Moi Gomezek bana. Osasunak bigarren zatian egin ditu bost golak; atsedenaldian, emaitza 0-0ekoa zen.
Iragarkia
Chiclana-Osasuna partidaren laburpena eta golak
18:00 - 20:00
Chiclana-Osasuna (0-5) partidaren laburpena eta golak

Osasuna 2024-25 denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da, asteartean; izan ere, lehenengo kanporaketan, Chiclanako Udal Futbol Zelaian, Nafarroako taldeak 0-5 irabazi du. Raul Garciak bi gol sartu ditu, eta Iker Benitok, Jose Arnaizek eta Moi Gomezek bana; Osasunak bigarren zatian egin ditu bost golak.

Lehen zatian, Osasunak zelai erdia bereganatu du eta baloia hara eta hona mugitzen ahalegindu da; hori bai, Nafarroako taldeak ezin izan du arrisku handiegirik sortu Chiclanaren arean, etxekoak sendo aritu baitira atzealdean. Atsedenaldira joan baino pixka bat lehenago, burukada batean, Raul Garciak gorritxoen abagunerik argiena izan du. Lehen zatiaren azen jokaldian, Chiclanak buruz egindako beste erremate batean abagune ona izan du korner bat baliatuta gola egiteko.

Bigarren zatian, aldiz, Osasuna oso nagusi izan da, eta, gainera, berehala erakutsi du markagailuan nagusitasun hori. Raul Garciak sartu du 0-1ekoa, orpoz, Iker Benitoren jokaldi ederra baliatuz, eta Iker Benitok berak, penaltiz, 0-2koa egin du. 71. minutuan, Jose Arnaizek, buruz, 0-3koa jarri du, eta Moi Gomezek, 77.ean, laugarrena. Raul Garciak beste gol bat sartu du, 80. minutuan, emaitza biribildu eta kanporaketa erabat itxita.

Fitxa teknikoa

0 - Chiclana: Reguero; Samuel, David, Jaime, Benitez; Argudo (Pecci, 58. min), Caballero (Ramos, 68. min), Sergio (Natera, 75. min), Agustin; Mawi (Popi, 58. min), Dani (Pascual, 75. min).

5 - Osasuna: Aitor; Vidal, Unai Garcia, Herrando, Bretones (Cruz, 71. min); Moi Gomez, Muñoz (Osambela, 81. min), Ibañez (Martinez, 71. min), Benito (Barja, 58. min); Arnaiz eta Raul García de Haro.

Epailea: Hernandez Maeso (Extremadurako Batzordea). Chiclanako Argudo zigortu du, txartel horia aterata.

Golak: 0-1, 49. min: Raul Garcia. 0-2, 54. min: Benito, penaltiz. 0-3, 71. min: Arnaiz. 0-4, 77. min: Moi Gomez. 0-5, 80. min: Raul Garcia.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X