Osasunak berdindu egin du Elxen aurka (1-1)
Osasunak bana berdindu du Elxekin (1-1) bi zati oso ezberdin izan dituen partidan. Lehen zatian gorritxoak izan dira nagusi, eta 20. minutuan Chimyren gol batekin aurrea hartzea lortu dute. Bestalde, bigarren zatian etxekoak golaren bila irten dira, eta kontraeraso baten bidez lortu dute berdinketa, 67. minutuan.
Hasierako minutuak parekatuak izan dira Elxen. Hala ere, ez da abagune argirik egon, eta berehala hasi da Osasuna jokoaren aginte-makila hartzen.
Osasuna nagusi izan da erasoan, baina ez du azken errematea egiterako garaian asmatu. Azkenean, baina, 20. minutuan jaso dute saria gorritxoek: Kike Barjak egindako erdiraketa ona bikain errematatu du Chimy Avilak. Aurrelariak buruz erremate indartsua egin, eta baloia ate barruan sartu da langa jota.
Golaren ostean, Osasunak baloiaren jabetza mantendu du. Izan dute markagailuan aldea zabaltzeko aukerarik, 37. minutuan kasu: Diego Morenok erdiraketa arriskutsua egin du, baina ez Budimirrek ezta Kike Barjak ere, ez dute asmatua, eta ezin izan dute aurkariaren atea zulatu. Ondorioz, gorritxoek ez dute abantaila handitu atsedenaldiaren aurretik.
Bigarren zatian, berriz, Elx partidaren bila joan da. Carmonak aukera argia izan du banakoa markagailuan jartzeko 62. minutuan, baina Aridanek jaurtiketa estali eta gola ekidin du. Lau minutu beranduago, ordea, Carmonak berak bikain amaitu du etxeko taldearen kontraerasoa, eta berdinketaren gola egin du.
Gola lortuta askoz oldarkorrago aritu dira etxekoak. Osasunak baloia berreskuratzen zuenean arrisku gutxi sortu du. Alacantekoek, berriz, Aitor Fernandezen areara hurbildu direnetan arrisku handia sortu dute; adibidez, Bigasen bakarkako jokaldi batean.
Azken hamar minutuetan Osasunak aurrerapausoa eman badu ere, ez da gai izan garaipenaren gola sartzeko. Azkenean, puntuak banatu dira, eta Jagoba Arrasatek zuzendutako taldeak sufritutako puntu bat lortu du.
Fitxa teknikoa:
1 - Elx: Edgar Badía, Palacios, Roco, Bigas; Carmona (Tete Morente, 87. min), Gumbau, Mascarell, Fidel (Ponce, 68. min). Lautaro Blanco (Clerc, 68. min), Pere Milla (Raul Guti, 80. min) eta Lucas Boyé (Roger Martí, 87. min).
1 - Osasuna: Aitor Fernández; Diego Moreno, David García, Aridane, Manu Sánchez; Pablo Ibáñez (Moncayola, 65. min), Darko Brasanac, Moi Gómez (Aimar, 56. min), Kike Barja (Abde, 74. min), Chimy Ávila (Rubén García, 65. min) eta Budimir (Kike García, 74. min).
Golak: 0-1, 20. min: Chimy Ávila. 1-1, 67. min: Carmona
Epailea: Muñiz Ruiz. Txartel horiak atera dizkie Carmonari eta Lautaro Blancori (Elx) eta Chimy Avilari (Osasuna).
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis: “Osasuna Espanyolen aurka ausart ikustea espero dut"
Larunbatean, EA Sports Ligako 5. jardunaldian, Osasunak Espanyolen aurka jokatuko duen partidari begira, Luis Miguel Ramis gorritxoen entrenatzaileak esan du bere taldea ausarta izatea espero duela, eta Alavesen aurkakoan taldeari "oreka" falta izan zitzaiola onartu du.
Osasunak Huesca izango du aurkari Erreginaren Kopako bigarren kanporaketan
Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, Huescaren zelaian, irailaren 29tik urriaren 1era bitartean.
Moi Gomez Osasunako jokalariak lesioa du bizeps femoralean
Talde gorritxoak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den bajan. Erdilari gorritxoak minduta bukatu zuen Alavesen kontrako partida.
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Luis Miguel Ramis: “Partida parekatua izango dela uste dut"
Alavesek eta Osasunak igandean neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, oso derbi parekatuan. Bi taldeak defentsan sendotasuna erakutsita iritsiko dira hitzordu honetara, lehen hiru jardunaldietan gol bakarra jaso baitute. Gainera, Romain Del Castillok debuta egiteko aukera izango du, talde gorritxoarekin bat egin berritan.
Osasunak Rockson eta Del Castillo aurkeztu ditu, Sadarren
Nafarroako taldeak ondo ekin dio EA Sports Ligari; izan ere, jokoan izan diren aurreneko bederatzi puntuetatik, zazpi bereganatu ditu. Ostegunean, bi jokalari berri hauen aurkezpena egin du.
Osasunak Romain Del Castillo aurrelaria fitxatu du
Del Castillo, 30 urtekoa bera, Brest taldetik iritsi da Osasunara, alegia, Frantziako Ligatik. Nafarroako klubak milioi bat euro ordaindu du jokalaria fitxatzeko, baina, hainbat aldagai beteta, beste 450.000 euro ere ordain litzake. Futbolariak bi denboraldirako sinatu du, eta beste denboraldi batez luza dezake.
Sergio Herrera: “Pozik eta konfiantza handiarekin egon behar dugu”
Osasunak 1-0 irabazi dio Getaferi. Sergio Herrerak azaldu duenez, "Getafe ez da talde erraza", baina Ruben Garciak, bere aldetik, "ondo defendatu" dituztela adierazi du eta lortutakoaz harro agertu dira biak. (Bideoa gazteleraz)
Budimirrek Osasunaren garaipena sinatu du Getaferen aurka (1-0)
Osasunak denboraldi hasiera onari eustea lortu du Getaferen aurka, Sadarren, eta, partida parekatua izan arren, garaitezin jarraitzea lortu du.
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.