Osasuna igoerako playoff postuetan da Culturalari irabazita
Osasunak 2-1 irabazi dio Leongo Culturalari Sadarren Bigarren Mailako 23. jardunaldiko partida eta igoerako playoff postuetan sartu da, 38 punturekin. Igoera zuzena ematen duen bigarren postutik (Cadiz, 42 puntu) lau puntura dago Iruñeako taldea.
Erasokor zelairatu da Osasuna eta lehen zatian abagune asko sortu ditu. Hala ere, jokalari gorritxoak ez dira fin ibili aurkariaren ate aurrean. Ematen zuen neurketa golik gabe iritsiko zela atsedenaldira, baina 45. minutuan Fran Meridak aurretik jarri du Osasuna (1-0).
Bigarren zatiari indarberrituta ekin dio Osasunak lehen zatiko azken minutuan gola sartu ostean. Hala ere, Culturalak berdintzeko aukera izan du 55. minutuan; Sergio Herrera atezainak, ordea, bisitarien gola eragotzi du. Nafarroako taldearen erantzuna, 60. minutuan etorri da, Borja Lassok sartutako golari esker (2-0). Bigarren golaren ostean, maldan behera jarri zaio neurketa Osasunari, baina neurketako 68. minutuan Señek gola sartu (2-1) eta aldeak murriztu ditu Leongo Culturaleko jokalariak. Azken minutuetan sufritu egin behar izan du Osasunak garaipenari eusteko. Culturalak berdinketaren bila jo du, eta arriskua sortu du aurkariaren ate inguruan. Norgehiagokako 78. minutuan izan du abagune argiena Culturalak, baina Sergio Herrera atezainak ondo desbideratu du Señeren jaurtiketa arriskutsua. Amaieran, 2-1, Osasuna nagusi.
Fitxa teknikoa:
2 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier; Kike Barja, Lucas Torro, Fran Merida (Arzura, m.74), Clerc; Borja Lasso (Unai Garcia, m.82), David Rodriguez (Xisco, m.71); eta Quique.
1 - Cultural Leonesa: Palatsí; Iza, Zuiverloon, Victor; Guarrotxena, Mario Ortiz (Samu, m.68), Yeray, Sergio Marcos (Yosuke, m.80), Angel Garcia; Moutinho (Buendia, m.75) eta Señe.
Golak: 1-0, m.46+: Fran Merida. 2-0, m.59: Borja Lasso. 2-1, m.68: Señe.
Epailea: Moreno Aragon.
Moreno Aragon.Zure interesekoa izan daiteke
Raul Moro: “Puntu positiboa da aurkari handi baten aurka"
Arrasate: “Beraien jokalari garrantzitsuenek bertsiorik onena berreskuratu dute, talde oso arriskutsua da”
Anai Morales Osasunara itzuliko da
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu dugu eta seriotasuna eman diogu, oro har, partidarekin gustura”
Osasunak erabateko nagusitasunez kanporatu du Atletico Calatayud (0-6)
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu egin behar da, ondo prestatu eta ustezko nagusitasuna zelaian erakutsi”