Aston Villa-Friburgo, Europa Ligako finala, eta Rayo Vallecano-Crystal Palace, Konferentzia Ligako finala
Iñigo Perez entrenatzaile nafarrak Madrilgo langile auzoko taldea bere historiako lehen finalerako sailkatu du, Estrasburgo finalerdietan kanporatuta. Bestalde, Unai Emery gipuzkoarraren Aston Villak Nottingham Foresten aurkako kanporaketa irauli du itzuliko neurketan.
Iñigo Perez entrenatzaile iruindarrak zuzendutako Rayo Vallecanok eta Crystal Palacek jokatuko dute maiatzaren 27an, asteazkena, Alemaniako Leipzig hirian jokatuko den Konferentzia Ligako finala. Talde madrildarrak Estrasburgo kanporatu du finalerdietan, eta talde ingelesak Shakhtar Donetsk.
Rayo Vallecanok bere aurreneko garaikurra bilatuko du bere historiako lehen finalean. Era berean, Crystal Palacek Europako lehen txapelketa bereganatzea nahi du, eta faborito nagusietako bat zen lehiaketa hasi baino lehen. Konferentzia Ligako edizio honetan Ingalaterrako taldeak izan duen ibilbidea: zortzi garaipen, hiru berdinketa eta hiru porrot, eta 25 gol alde eta 12 aurka. Lehen fasean ahamrgarren sailkatu zen.
Rayo Vallecanok, Alemao brasildarrak 41 minutura sartutako golari esker, garaipena lortu du ostegun honetan Estrasburgoren aurka, finalerdietako itzulerako partidan (0-1). Talde madrildarra 1-0 nagusitu zen iragan astean, Vallecasen, jokatutako joaneko norgehiagokan ere. Gola aurrelari brasildarrak egin zuen.
Seigarren finala Emeryrentzat
Bestalde, Unai Emeryk berriro egin du. Bere Aston Villak bere lehen Europa Liga irabaz dezake. Birminghamekoek, Nottingham Foresten aurkako kanporaketa (4-0) irauli ostean, Friburgo izango dute aurkari Istanbulen , eta entrenatzaile irundarrak bere bosgarren UEFA irabazteko aukera izango du.
Emeryk bere seigarren finala izango du maiatzaren 20an, Europa Ligan. Orain arte lau irabazi ditu, hiru Sevillarekin eta bat Vila-realekin, eta bakarra galdu du Chelsearen aurka.
City Grounden joaneko neurketa 1-0 galdu ondoren, Emery oso haserre atera zen epailearen erabakiekin, baina bere jokalariek buelta eman diote Villa Parken. Emi Buendiak bikain jokatu du, gol bat asmatu eta beste bat sartu baitu.
Era berean, Alemaniako Friburgo taldeak 7. minututik jokalari bat gehiagorekin jokatu du gaur, eta Bragaren aurkako kanporaketa irauli du ostegun honetan. Joaneko partidako 2-1ekoa altxatu du, eta 3-1 nagusitu da. Horrela, bere historiako lehen final kontinentalerako sailkatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.