Egungo txapeldunak, PSGk, Arsenalekin hitzordua du finalean, Bayern kanporatu ondoren (1-1)
Dembelek neurketa hasi eta bi minutura sartutako golak Frantziako taldea aurretik jarri du. Kanek 94. minutuan norgehiagoka berdindu du, baina Bavariako taldeak beste gol bat behar zuen luzapena lortzeko, baina berandu zen ordurako.
Joaneko (5-4) neurketan bi taldeek emandako ikuskizunaren ondoren, munduko futbolzaleek asko espero zuten itzuliko partidan, baina Municheko norgehiagoka oso bestelakoa izan da. Dembelek bi minutu eta 20 segundora sartutako golak baldintzatu du neurketaren bilakaera, eta Paris Saint Germainek une oro kontrolpean izan du. PSG defentsan ere trebea dela erakutsi du gaur, Arsenalekin Txapeldunen Ligako finalean hitzordua ixteko, nahiz eta Harry Kanek markagailuan banakoa jarri amaieran.
Egungo txapelduna, finalean da berriro. Duela urtebete Milango Interri 0-5 irabazita erakustaldia eman zuen txapelketako azken partidan, Europako txapelketa nagusiaren historiarako emaitza. Orain Budapestera bidean, maiatzaren 30ean, larunbata, Puskas Arenan, hurrengo erronkari aurre egin beharko dio: Arsenali.
Erdiko sakeak Bayernen asmoen berri eman du. Paris Saint-Germainen lehen baloi jabetzak ere bai. Era berean, Doueren lehen erasoaldiak eta Michael Oliseren lehen jokaldiak neurketa hasiera markatu dute. Bitartean, Joao Pinheiro epaileak jokatzen utziko zuela agerian geratu da hasieratik, baimendu baitu jokalarien arteko kontaktua. Baina, guztiaren gainetik, PSGren eraginkortasun izugarria nabarmendu da lehen minutuetan, 0-1eko golarekin.
Kavaratskheliak partida ikaragarria jokatu du berriro. Georgiarrak aurkariaren zelai erdia zeharkatu du, ziztu bizian, eta Luis Enriqueren eskeman titularra izan den Fabian Ruizekin hormarena egin du ezker hegalean. Kanarietako erdilaria erabakigarria izan da pase guzti-guztietan, eta lehen gola aktibatu duen jokaldian funtsezkoa izan da.
Bat eta bikoa egin ondoren, Kavaratskheliak erraz izan du, Upamecano urrun zuen eta. Dembeleri pasea eman eta eltxoak gola egin du. Bi minutu eta 20 segundo igaro dira, besterik ez. Eta bi goleko abantaila lortu du PSGk.
PSGren atzelariek meritu handia izan dute Munichen. Ez da samurra izan lepo zegoen Allianz Arenan etxeko taldea modu horretan kontrolatzea, baina kanpokoek lortu dute. Bayernek ia ez du aukera argirik sortu. Bloke sendo, solidario eta, batez ere, irabazle batekin egin dute talka. Bigarren zatiko aukerarik onenak PSGk izan ditu kontraerasoan. Aldea areagotzeko abagune argiak izan ditu. Hala ere, Harry Kanek berdinketa jarri du markagailuan, 94. minutuan. Oso berandu zen ordurako. Beste final baten zain, PSG.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.